III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
M U R C H A N T E
Xehetasun azterlana hasiera batez onetsirik
Murchanteko Udalak, 2001eko azaroaren 23an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2. poligonoko 2266. lurzatiko xehetasun azterlana, Sociedad Obras y Construcciones de la Mejana, S.L.k aurkezua, helburu izanik eraikinaren barne lerrokaduran atzemangunea egitea, hondo eraikigarria gehienean mantenduz, Murchanteko 1999ko Udal Planean zehaztutako antolamenduari egokitzeko asmoz.
Jendaurrean egonen da hamabost egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 119.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Murhanten, bi mila eta bateko azaroaren hogeita seian. Alkate udalburua, Ignacio López Catalán.
Iragarkiaren kodea: A0112687