III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
M U R C H A N T E
Hasierako onespena Murchanteko Udal Planeko Cascanteko errepideko sektorearen Konpentsazio Batzordeko estatutuen eta jarduketa oinarrien proiektuari eta planeamenduko dokumentuari
Murchanteko Udalak, 2001eko azaroaren 23an egin osoko bilkura arruntean, bertaratuen erabateko adostasunez, hasiera batez onetsi zen planeamenduko dokumentua, Cascanteko errepideko sektoreari sistema orokorrak, bideena eta plaza, atxikitzeari buruzkoa. Dokumentu horretan haren aprobetxamendu guztiak doitu eta planteatu ziren, etxe-sailez etxe-sail, eta ukitu ttiki bat egin zen sektoreko mugetan eta zehaztu, halaber, sektore horren zati bakoitzaren erabilerak. Bestetik ere, ondorio horietarako Mepro-Navarra, S.L.k aurkeztuta, hasiera batez onetsi ziren sektore horretako konpentsazio batzordearen estatutuak eta jarduketa oinarriak, Murchanteko 1999ko Udal Planeko Cascanteko errepideko hirilurzoruko sektoreari dagokionez.
Orobat, bi espediente horiek jendaurrean edukitzea erabaki zen, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 156. artikuluari eta harekin bat doazenei jarraikiz.
Murchanten, bi mila eta bateko azaroaren hogeita zazpian. Alkatea, Ignacio López Catalán.
Iragarkiaren kodea: A0112686