III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatea
2001eko ekitaldiko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena
Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak 2001eko urriaren 3an egin zuen bilkura arruntean ondoko erabaki hau hartu zen:
2001eko ekitaldiko aurrekonturako eta plantilla organikorako proiektua ikusirik, ondokoa erabaki da:
Lehenengoa: hasiera batez onestea Mankomunitatearen aurrekontua eta plantilla organikoa 2001eko ekitaldirako.
Bigarrena: espedientea jendaurrean egonen da Tafallako Udalaren bulego bakarrean (Plaza de Navarra, 5-behea) 15 egun baliodunetan, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoa betez.
Hirugarrena: Aipatu epeak bukatu eta erreklamaziorik aurkeztu ez bada behin betikoz onetsitzat joko dira.
Jakinarazten dizut jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan, ohartaraziz ezen erabakiaren kontra honela jo daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean; edo
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpena jakinarazi ondoko hilabetean.
Tafallan, bi mila eta bateko urriaren zortzian. Mankomunitateburua, sinadura ulertezina. Idazkaria, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A0112597