8. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatea

Pitillasko Udala Mankomunitatean sartzea. Hasierako onespena

Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak 2001eko urriaren 3an egin zuen bilkura arruntean ondoko erabaki hau hartu zen:

Pitillasko Udalak idazkia igorri du Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatean sartu nahi duela eskatuz; hortaz, ondokoa erabaki da:

Lehenengoa: Pitillasko Udalaren eskaria behin behinekoz onartzea eta, Mankomunitateko Estatutuekin bat, erabakia ikusgai paratzea bai Mankomunitateko Udaletako iragarki oholetan bai Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. 15 egun balioduneko epea egonen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik denetik hasita, bidezko alegazioak aurkezteko.

Bigarrena: erabaki hau Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentura igortzea proposamenari buruzko iritzia eman dezan, betiere hala egitea egoki iruditzen bazaio.

Hirugarrena: aipatu epeak bukatu eta erreklamaziorik aurkeztu ez bada onarpena behin betiko bihurtuko da eta Pitillasko Udalari txosten bat bidaliko zaio, ordaindu beharreko kuotak eta partaidetza portzentajeak jakinaraziz.

Jakinarazten dizut jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan, ohartaraziz ezen erabakiaren kontra honela jo daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpena jakinarazi ondoko hilabetean.

Tafallan, bi mila eta bateko urriaren zortzian. Mankomunitateburua, sinadura ulertezina. Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0112596