III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
E R R I B E R R I
E D I K T U A
Erriberriko Udalak, bi mila eta biko urtarrilaren zazpian egin bilkura berezian, kide guztiak ados jarrita, hasiera batez onetsi zuen 17.500 metro karratuko herrilurra desafektatzea (Araiz alderdian, 6. poligonoko 5019. lurzatian), ondoren Energías Hidroeléctricas de Navarra, S.A. enpresari saltzeko, azpiestazio elektrikoa eraiki dezan.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, haren aurkako alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan, bai eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren II. tituluko bigarren ataleko I. kapituluan ezarritakoari jarraituz.
Erriberrin, bi mila eta biko urtarrilaren zazpian. Alkatea, María Carmen Ochoa Canela.
Iragarkiaren kodea: A0200153