I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
343/2001 FORU DEKRETUA, abenduaren 10ekoa, José Raúl Goñi Rodríguez jauna Nafarroako Auzitegi Ekonomiko-Administratibo Foraleko kide izendatzen duena bitarte baterako.
Uztailaren 2ko 178/2001 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Birjarpenezko Errekurtsoei eta Aurkaratze Ekonomiko-Administratiboei buruzko Erregelamendua onetsi zuenak, II. tituluko II. kapituluan, Nafarroako Auzitegi Ekonomiko-Administratibo Foralaren antolamendua arautu zuen.
Eranskineko 21. artikuluak ezartzen du auzitegiko kideak Nafarroako Gobernuak izendatuko dituela, Ogasuneko Teknikarien Kidegoko funtzionarioen artean. Auzitegiko kideek, ondorio guztietarako, Foru Komunitateko Administrazioaren atalburuen kategoria izanen dute.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. zenbakian xedatzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaz; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dute.
Horrenbestez, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko abuztuaren hamahiruko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,
DEKRETATU DUT:
Artikulu bakarra.-José Raúl Goñi Rodríguez jauna, Foru Komunitateko Administrazioaren Ogasuneko Teknikarien Kidegoko funtzionarioa, Auzitegi Ekonomiko-Administratibo Foraleko kide izendatzea bitarte baterako.
Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hamarrean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco Javier Iribarren Fentanes.
Iragarkiaren kodea: A0113204