III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
A R T A X O A
Herrilur baten desafektazioa hasiera batean onetsirik
Artaxoako Udalak hirilurretako 13. poligonoko 817. lurzatia desafektatzea onetsi zuen, hasiera batean, 2002ko urtarrilaren 3an egin osoko bilkuran eta boz batez, haren erabilera Fundación Artajonari lagatzeko, Artaxoako berrindustrializazioari ekiteko, bilkura berean ere onetsi ziren baldintzetan.
Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 142. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Artaxoan, bi mila eta bateko urtarrilaren hiruan. Alkatea, Jesús Zabalegui Jimeno.
Iragarkiaren kodea: A0200148