III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Lehiaketa publikoaren deialdia, Txantrea auzoan herriko argiak moldatzeko (1. fasea)
Alkatetzak 2001eko abenduaren 21ean eman ebazpenaren bitartez, lizitaziorako deia egiten da, Txantrea auzoan herriko argiak moldatzeko (1. fasea) obren proiektua kontratatzeko. Hona hemen baldintza orokorrak:
Kontratuaren xedea: Txantrea auzoan herriko argiak moldatzea (1. fasea).
Esleitzeko bidea: lehiaketa publikoa.
Enpresaren sailkapena: I taldea, 1. azpitaldea, e) kategoria.
Aurrekontua: 93.384.423 pezeta. Argibide gisa: 576.271,93 euro, BEZa barne.
Egiteko epea: obrak erabat bukatuta egon beharko dute gehienez ere ehun eta berrogeita hamar egun naturalean.
Proposamenak aurkeztea: eskaintzak Iruñeko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturalean, lizitazio iragarkia argitaratu eta biharamunetik hasita.
Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko-administratiboen pleguan zehazten direnak. Agiri horiek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.
Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekiko dira lizitazio iragarkian zehazten diren egun eta tokian.
Baldintza ekonomiko-administratiboen plegua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Obra bulegoan (Merkatuko kalea, 11- 3.a).
Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeita zortzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
PROPOSAMEN EREDUA
Izena:......................, NANa: ............., Helbidea: ......... (gehi, jakinarazpenerarako, Iruñeko bertze helbide bat: .......) bere izenean ez bada, hau ordezkatuz: .............., IFZa: ........, telefonoa: ......., faxa: ......., Txantrea auzoan herriko argiak moldatzeko (1. fasea) obren proiektuaren, aurrekontuaren eta baldintzen pleguaren berri izanik, lan horiek osorik egiteko hitza ematen dut, aipatu agiriek diotenari hertsiki lotuz eta zenbateko honen truke: ........... (letratan) ........... pezeta eta epe honetan: ....... egun natural (letratan), berme epea hau delarik: ...... urte ........ (letratan).
(Eguna eta entitatearen sinadura eta zigilua)
Iragarkiaren kodea: A0200059