III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
L E Z A U N
Oihan enkantea, ehuneko hamar merkeago
Udalak, behar bezala baimendurik, enkante publikoa eginen du, plegu itxien bidez, ondoko aprobetxamendua saltzeko:
Lote bakarra: 200 pago, 455 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 4.299.500 pezeta (% 10 merkatutakoan).
Proposamenak bukaeran dagoen eredu ofiziala beteta aurkeztu beharko dira eta, harekin batera, enpresaren sailkapen agiria, Lezaungo Udaleko idazkaritzan, 2002ko otsailaren 7ko arratsaldeko ordu biak baino lehen, ortzegunarekin. Pleguak epea bukatu eta berehala irekiko dira.
Baldintza ekonomiko administratiboak eta teknikoak interesatuen eskura egonen dira, udal idazkaritzan.
Lezaunen, bi mila eta bateko abenduaren hogeita lauan. Alkatea, sinadura ulertezina.
PROPOSAMEN EREDUA
Izena: ..............., adinez nagusia, bizilekua: ................, karrika: ...................., N.A.N. zenbakia: ......., jakin baitut, ...... eguneko ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean irakurrita, Lezaungo Udalak pago lote bat enkantearen bidez salgai jarri duela, haren truke .......... (hitzez eta zenbakiz) ........... pezeta eskaintzen ditut, enkantea arautzen duten baldintzen plegua onarturik.
(Data eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: A0200058