8. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Ordenantzetako aldaketak hasiera batean onetsirik

Zangozako Udalak tasak eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetako 2002ko ekitaldirako aldaketak onetsi ditu, hasiera batean, 2001eko abenduaren 13an egin osoko bilkuran.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da, herritar eta interesatuek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Zangozan, bi mila eta bateko abenduaren hamalauan. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0113646