8. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 18a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M I L A G R O

Ordenantza fiskaletako aldaketak eta 2002ko ekitaldiko tasa eta prezio publikoak finkatzea hasiera batean onetsirik

Milagroko Udalak, 2001eko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen boz batez:

"3. Ordenantza fiskaletako aldaketak eta 2002ko tasa eta prezio publikoak finkatzea hasiera batean onestea.

33001.-Agiriak luzatzea:

DIN A4 tamainako fotokopia: 0,20 euro bakoitza.

DIN A3 tamainako fotokopia: 0,25 euro bakoitza.

Ziurtagiriak eta konpultsak: 1,25 euro bakoitza.

Jarduera sailkatuen espedientea: 230 euro.

Irekitzeko lizentzien espedientea: 163 euro.

Hirigintzako espediente partikularra: 230 euro.

33010.-Apartamentu babestuen alokairua:

65 urtetik gorako herritarrak:

Apartamentu arrunta: 110 euro hilean.

Apartamentu bikoitza: 125 euro hilean.

Gainerakoak:

Apartamentu arrunta: 205 euro hilean.

Apartamentu bikoitza: 238 euro hilean.

33026.-Kirol instalazioetako sarrerak eta abonoak:

-Urteko abonoa:

Helduak (15 urtetik gora): 33 euro.

Haurrak (5 eta 14 urte bitarte): 21 euro.

2 kideko familia: 51 euro.

3 kideko familia: 66 euro.

4 kideko familia: 72 euro.

5 kideko familia: 84 euro.

6 kideko familia: 96 euro.

7 kideko familia: 102 euro.

65 urtetik gorakoak: 6 euro.

Futbitoko abonoak bakarrik*: 24 euro.

-Sarrerak:

15 urtetik gorakoak: 4 euro.

Haurrak: 2,50 euro.

Futbitoa: 2,50 euro.

(*) Bakarrik igerilekuetako denboraldirako abonua atera ez dutenendako.

330071.-Ur hornidura:

Hiruhileko kuota finkoa: 4,85 euro/kontagailua.

Kontsumoa: 0,35 euro/metro kubikoa.

Saneamenduko kanona: NILSAren tarifa ofiziala.

Hartunerako eskubidea: 105 euro, gehi BEZa.

330072.-Estolderia tasa:

Hiruhileko kuota finkoa: 1,62 euro/kontagailua.

Sarera isurtzeko tasa: 0,13 euro/metro kubikoa.

Hartunerako eskubidea: 105 euro, gehi BEZa.

33020.-Ibilgailuak eta makineria uztea.

Atzerako hondeagailua: 36 euro/ordua, gehi BEZa.

Dumperra: 15 euro/ordua, gehi BEZa.

Konpresorea: 24 euro/ordua, gehi BEZa.

Traktorea: 21 euro/ordua, gehi BEZa.

Motoponpa: 18 euro/ordua, gehi BEZa.

Eskuko trinkagailua: 12 euro/ordua, gehi BEZa.

Arrabol bibrakorra: 18 euro/ordua, gehi BEZa.

Zisterna: 30 euro/ordua, gehi BEZa.

Plataforma-jasogailua: 9 euro/ordua, gehi BEZa.

35104.-Plazako merkatu txikia.

Saltokia (4 m bitartekoa gutxienez): 7,50 euro/eguna.

Hortik goiti okupatutako metro bakoitzeko: 3,00 euro/eguna.

351082.-Zoru, hegalkin eta zorupeko okupazioa.

Iberdrola: hitzarmenaren arabera.

Telefónica: hitzarmenaren arabera.

Gas Navarra: hitzarmenaren arabera.

35201.-Ibilgailuendako pasaguneak:

Pasagunerako urteko lizentzia: 36 euro.

56002.-Herrilurreko aprobetxamenduak.

Ureztalurreko lurzatia: 40,50 euro.

Lehorreko lurzatia: 15,00 euro

Argitara ematen da Nafarroako Administrazio Publikoari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunetan, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan hura aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten.

Epe hori inolako erreklamaziorik egin gabe iraganez gero, espedientea behin betikoz onetsitzat hartuko da.

Milagron, bi mila eta bateko abenduaren hogeian. Alkate udalburua, Jesús María Barrado Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0113644