III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
L E D E A
2002rako zerga-tasak onetsirik
Ledeako Udalak 2002rako zerga-tasak finkatu ditu, 2001eko abenduaren 27an egin bilkuran eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen:
-Hirilurraren gaineko kontribuzioa: % 0,3108.
-Landalurraren gaineko kontribuzioa: % 0,5350.
-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 3.
-Jarduera ekonomikoan gaineko zerga: % 1,40, Udalaren gutxieneko kuoten gainean.
-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:
1.-Benetako igoeraren zenbatekoa zehazteko ondoko portzentajea aplikatuko da sortzapena gertatu zenean lurrak zuen balioaren gainean: urtebetetik bortzera bitarteko tartea: % 2,5; 10 urtera bitarteko tartea: % 2,5; 15 urtera bitarteko tartea: % 2; eta 20 urtera bitarteko tartea: % 2.
2.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergako kuotak zehazteko zerga oinarriari karga-tasa bakarra aplikatuko zaio, % 8koa, hain zuzen ere.
Aditzera ematen da orok jakin dezan.
Ledean, bi mila eta bateko abenduaren hogeita zortzian. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A0113642