I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
342/2001 FORU DEKRETUA, abenduaren 10ekoa, José Raúl Goñi Rodríguez jauna Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuko Prozedura Berezien Ataleko burutzatik kentzea xedatzen duena, berak eskaturik.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedatzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Horrenbestez, Ekonomi eta Ogasun kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko abenduaren hamarreko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
Artikulu bakarra.-José Raúl Goñi Rodríguez jauna kentzea Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuko Prozedura Berezien Ataleko burutzatik, berak eskaturik, eta emandako zerbitzuak eskertzea.
Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hamarrean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes
Iragarkiaren kodea: A0113203