Iragarkia
8. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 18a
I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktuak.
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko irailaren 20an emandako 4353 zenbakiko ebazpena Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege berak 59.4 artikuluan agintzen duena. Ebazpen horrek 98-5644 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen; errekurtsoa, berriz, José Joaquín Gil Sánchez Rey jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Lodosako Udaleko Alkatetzak 1998ko abuztuaren 25ean eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (178/98 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"4353 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikidea: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.
Iruñean, bi mila eta bateko irailaren hogeian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 98-5644 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. José Joaquín Gil Sánchez Rey jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Lodosako Udaleko Alkatetzak 1998ko abuztuaren 25ean eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (178/98 zenbakiko udal espedientea).
Gertakariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau Lodosako Alkatetzak emandako premiamendu-probidentzia baten aurka jarri da. Probidentzia hori goian aipatu zehapen-espedientean ezarritako trafikoko isuna eta premiamenduagatiko %20ko errekargua interesatuari ordainarazteko eman da, ez baitu ordaindu borondatezko epean. Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila erregutu du.
2. Lodosako Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio Auzitegi honi.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.
Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99.1 artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) betearazpen bideari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 E. Ar.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 E. Ar.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.
Bigarrena.-Espedientetik ondorioztatu denez, kasu honetan erregelamenduaren 99.1 artikuluko balizkoetatik bat bera ere ez da gertatu. Zehapen-ebazpena behar bezala jakinarazi zen, 1998ko abuztuaren 3an; interesatuaren amak hartu zuen jakinarazpena. Egintza hura irmoa eta onartua da, behar ziren garaian eta eran ez zitzaiolako errekurtsorik egin, eta betearazten ahal da, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83. artikuluaren arabera. Lege-testu beraren 84. artikuluan aipatzen den borondatezko ordainketarako epea iragan denez, Zuzenbidearekin bat dator isuna premiamendu bidetik ordainaraztea. Bestalde, ez da antzeman preskripziorik gertatu denik zehapen prozedura behar ez bezala tramitatzeagatik, ez ordainketa geroratzeko baimenik eman denik, ezta Auzitegi honek, are ofizioz, aintzat hartu beharko lukeen beste inolako akatsik gertatu denik ere. Bidezkoa da gora jotzeko errekurtso hau ezestea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafiko isun baten ziozko zorra betearazpen bidetik kobratzeko Lodosako Alkatetzak eman zuen premiamendu-probidentziaren aurkakoa
egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamabian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko urriaren 5ean emandako 4653 zenbakiko ebazpena Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege berak 59.4 artikuluan agintzen duena. Ebazpen horrek 98-5977 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen; errekurtsoa, berriz, Carlos Inza Fernández jaunak jarri zuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udalak 799/98 zenbakiko udal espedientean eman zuen ebazpenaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"4653 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.
Iruñean, bi mila eta bateko urriaren bostean.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 98-5977 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Carlos Inza Fernández jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udalak 799/98 zenbakiko udal espedientean eman zuen ebazpenaren aurka.
Gertakariak:
1. Carlos Inza Fernández jaunak, 1998ko abenduaren 4an aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udalak 799/98 udal espedientean eman zuen ebazpenaren aurka.
2. Ez ziren bete martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuak, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren II. Kapituluari idazkera berria eman zionak, 11. artikuluan ezarritako betekizunak. Horregatik, 1998ko abenduaren 14an eman eta 1999ko urtarrilaren 20an jakinarazi zen probidentziaren bidez, errekurtsogileari hamar egun balioduneko epea ezarri zitzaion bete gabe utzi zituenak bete zitzan, eta hala egin ezik jarduketak artxibatu eginen zirela ohartarazi zitzaion. Epe hori bukatu da eta errekurtsogileak ez du egin eskatu zaiona.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra.-Kasu honetan arestian aipatu Erregelamenduaren 12.1 artikuluan xedatutakoa bete da, eta errekurtsogileak ez du 1998ko abenduaren 14ko Probidentzian eskatutakoa egin horretarako ezarri zaion epean; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.
Horregatik guztiagatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamabian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko urriaren 1ean emandako 4518 zenbakiko ebazpena Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege berak 59.4 artikuluan agintzen duena. Ebazpen horrek 99-0525 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen; errekurtsoa, berriz, José María Oyón Adelarre jaunak jarri zuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udalak 2363/98 zenbakiko udal espedientean eman zuen ebazpenaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"4518 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.
Iruñean, bi mila eta bateko urriaren batean.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 99-0525 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. José María Oyón Adelarre jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udalak 2363/98 zenbakiko udal espedientean eman zuen ebazpenaren aurka.
Gertakariak:
1. José María Oyón Adelarre jaunak, 1999ko urtarrilaren 25ean aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udalak 2363/98 udal espedientean eman zuen ebazpenaren aurka.
2. Ez ziren bete martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuak, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren II. Kapituluari idazkera berria eman zionak, 11. artikuluan ezarritako betekizunak. Horregatik, 1999ko otsailaren 3an eman eta 1999ko otsailaren 13an jakinarazi zen probidentziaren bidez, errekurtsogileari hamar egun balioduneko epea ezarri zitzaion bete gabe utzi zituenak bete zitzan, eta hala egin ezik jarduketak artxibatu eginen zirela ohartarazi zitzaion. Epe hori bukatu da eta errekurtsogileak ez du egin eskatu zaiona.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra.-Kasu honetan arestian aipatu Erregelamenduaren 12.1 artikuluan xedatutakoa bete da, eta errekurtsogileak ez du 1999ko otsailaren 3ko Probidentzian eskatutakoa egin horretarako ezarri zaion epean; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.
Horregatik guztiagatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamabian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko urriaren 3an emandako 4598 zenbakiko ebazpena Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege berak 59.4 artikuluan agintzen duena. Ebazpen horrek 99-1438 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen; errekurtsoa, berriz, José María Oyón Adelarre jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"4598 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.
Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hiruan.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 99-1438 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. José María Oyón Adelarre jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka.
Gertakariak:
1. José María Oyón Adelarre jaunak, 1999ko otsailaren 26an aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka.
2. Ez ziren bete martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuak, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren II. Kapituluari idazkera berria eman zionak, 11. artikuluan ezarritako betekizunak. Horregatik, 1999ko martxoaren 22an eman eta 1999ko martxoaren 27an jakinarazi zen probidentziaren bidez, errekurtsogileari hamar egun balioduneko epea ezarri zitzaion bete gabe utzi zituenak bete zitzan, eta hala egin ezik jarduketak artxibatu eginen zirela ohartarazi zitzaion. Epe hori bukatu da eta errekurtsogileak ez du egin eskatu zaiona.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra.-Kasu honetan arestian aipatu Erregelamenduaren 12.1 artikuluan xedatutakoa bete da, eta errekurtsogileak ez du 1999ko martxoaren 22ko Probidentzian eskatutakoa egin horretarako ezarri zaion epean; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.
Horregatik guztiagatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamabian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko irailaren 13an emandako 4185 zenbakiko ebazpena Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege berak 59.4 artikuluan agintzen duena. Ebazpen horrek 00-4470 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen; errekurtsoa, berriz, Antonio Bautista Díaz Ibáñez jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko otsailaren 14an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (12520/99 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"4185 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.
Iruñean, bi mila eta bateko irailaren hamahiruan.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 00-4470 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Antonio Bautista Díaz Ibáñez jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko otsailaren 14an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (12520/99 zenbakiko udal espedientea).
Gertakariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Alkatetzak 2000ko otsailaren 14an emandako premiamendu-probidentzia baten aurka jarri da. Probidentzia hori 12520/99 zenbakiko zehapen espedientean ezarritako trafikoko isunaren ziozko zorra interesatuari ordainarazteko eman da, ez baitu ordaindu borondatezko epean. Zorraren zenbatekoa 19.245 pezeta da, hau da, printzipala (16.000 pezeta) gehi kopuru horren %20ko errekargua premiamenduagatik (3.200 pezeta) gehi berandutzagatiko korrituak (45 pezeta). Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila erregutu du.
2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio Auzitegi honi, eta bere egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Beste ezein ohar egin baino lehen, gora jotzeko errekurtso honetan eztabaidagai diren elementu fisikoak nabarmendu behar ditugu.
a) Zehapen espedientean eman zen ebazpen baten bidez, errekurtsogileari isuna ezarri zitzaion trafikoko arau-haustea egiteagatik.
b) Egintza horren kontra Auzitegi honetan 3896/99 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa jarri zen eta guk ezetsi egin genuen azaroaren 23ko 14020/99 zenbakiko ebazpenaren bidez. Ebazpen horri ez zaio aurka egin Administrazioarekiko auzietarako jurisdikzioan.
c) Isuna ez zen borondatezko epean ordaindu eta 2000ko otsailaren 14an premiamendu-probidentzia eman zen.
Bigarrena.-Premiamendu-prozedura batean Udalaren jarduna legezkoa izan den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.
Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99.1 artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) betearazpen bideari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 E. Ar.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 E. Ar.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.
Espedientea azterturik ondorioztatu denez, Erregelamenduaren 99.1 artikuluko balizkoetatik bat bera ere ez da gertatu. Zehapen-ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion interesatuari, formazko betekizun guztiak betez. Bestalde, ez da antzeman ordainketa geroratzeko baimena eman denik, ezta Auzitegi honek, are ofizioz, aintzat hartu beharko lukeen akatsik gertatu denik ere.
Hirugarrena.-Gora jotzeko errekurtso honen bitartez aurkatu den premiamendu-probidentzia, arestian esan dugunez, isun baten ondorioz eman zen. Behinola isun horren aurkako errekurtsoa jarri zen eta Auzitegi honek ezetsi egin zuen. Egia da, eta hala aitortu izan du Auzitegi honek, lehenago erabiltzen zuen irizpidea aldatuz, gora jotzeko errekurtsoa jartzeak ez dakarrela isunaren betearazpenaren etendura (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339.1 artikulua eta 57/1994 Foru Dekretuaren 8.1 artikulua, 20/1998 Foru Dekretuak emandako idazkeran). Hala ere, Udalak, errekurtsoa ebazteko zain zegoelarik, ez zion isuna kobratzeari ekin, eta hortik errekurtsogileak ondorioztatzen ahal zuen zehapena iraungita zagoela, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2. artikuluan xedatutakoari eutsiz. Argudio hori errefusatu egin behar da, zeren, Auzitegi Gorenak 1991ko maiatzaren 21eko Epaian (4334 E.Ar.) adierazi eta, besteak beste, 1992ko maiatzaren 27koan (3729 E.Ar.) berretsi zuenez, "Preskripzioak ez du eraginik gora jotzeko errekurtsoetan" (gora jotzeko errekurtso arruntari buruz ari da eta baieztapen hori are hobeki egokitzen zaio Auzitegi honetan jartzen diren errekurtso inpropioei). "Gora jotzeko errekurtsoa jarri ondoren -gaineratzen da epai berean- errekurtsogileak isilbidezko ezespenaren kontrako errekurtsoa jartzeko edo berariazko ebazpena eman arte itxaroteko ahalmena zuen (itxaron egin zuen). Baina ahalmen hori erabiltzeak ez du batere zerikusirik, bistan denez, preskripzioaren erakundearekin, honek espedienteen tramitazioan baitu eragina, eta ez tramitazioari amaiera ematen dioten egintzen aurkako errekurtsoetan.
Ildo beretik, gogora ekarri behar dugu ezen, nahiz eta, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.3 artikuluak dioenez, "zehapenak preskribatzeko epea ebazpen zehatzailea irmoa den lehen egunaren biharamunetik hasita" zenbatu behar den, bistan denez, xedapen horrek aipatzen duen irmotasunak ez duela batere zerikusirik egintza batek administrazio-bideari amaiera ematearekin. Trafikoaren arloan, berriz, martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegileak, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onetsi zuenak, 83. artikuluan "irmotasuna administrazio-bidean" aipatzen du, irmotasun hori ebazpen zehatzailea betearazi ahal izateko baldintza den aldetik, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3 artikuluan azaltzen den bezalatsu, baina ez ditu inondik ere nahasten administrazio-bideko "irmotasun" hori eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.3 artikuluak eta Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 81.2 artikuluak, biak ere zehapenen preskripzio-epearen zenbaketa arautzeko berariaz eginak, aipatzen duten irmotasuna. Beste irmotasun mota hau, izan ere, ez administrazio-bidean ez judizio-bidean inolako ekintza edo errekurtsoren bidez aurka egin ezin zaien egintzen edo erabakien egoera juridikoa da. Hala, egintza edo erabaki bati ez bazaio aurka egiten horretarako dagoen epean, egintza hori irmoa eta onartua izanen da epea bukatzen denean, eta orobat, errekurtsoa jarriz gero, hari erantzunez ematen den ebazpen edo epaian errekurtsoa ezesten denean ere, egintza edo erabakia irmoa izanen da epaiari aurka egiten ez bazaio edo errekurtso gehiago jartzeko beste auzialdirik ez badago.
Azken une horietatik aurrera zehaztu behar da zein egunetan hasiko den zehapenaren preskripzio-epea, eta egun hori ez da besterik egintza zehatzailea irmoa den lehen eguna baizik, alegia, jadanik berari aurka egiterik ez dagoen lehen eguna. Ondorio desberdinak dituzten arauez ari gara: Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko Legeak 138.3 artikuluan eta Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegileak 83.1 artikuluan zehapenak noiztik aurrera betearaz daitezkeen zehazten dute, baina 132.2 artikuluan eta 81.2 artikuluan, hurrenez hurren, zehapena preskribatzeko epea noiz hasiko den zehazten dute. Bistan denez, inola ere ez dira aldi berean gertatzen administrazio-bidearen amaiera eta egintza baten irmotasuna. Ebazpen zehatzailea jakinarazten den egunean gertatzen da administrazio-bidearen amaiera, eta jakinarazpen egunetik bi hilabetera, gutxienez, egintzaren irmotasuna, legez bi hilabeteko epea dagoelako egintzaren aurkako errekurtsoa jartzeko Administrazioarekiko auzietarako epaitegian. Ondorioak ere erabat desberdinak dira: administrazio-bidea amaitzen denean zehapena betearazten ahal da eta egintzari judizio bidez aurka egiten ahal zaio. Egintza irmo bilakatzen denean, aldiz, ez dago berari aurka egiterik, edo epea bukatuta dagoelako (berrikuspeneko errekurtsoaren salbuespenarekin) edo errekurtsoa ezetsita dagoelako. Egintzaren irmotasunak, gainera, hasiera ematen dio zehapenaren preskripzio-epeari.
Ildo horretan, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 25. artikuluak dioenez, "administrazio-bideari amaiera ematen dioten berariazko edo ustezko egintzei..." soilik jartzen ahal zaie errekurtsoa jurisdikzio horretan, eta aldiz, 28. artikuluaren arabera, ezin zaie errekurtsorik jarri behar zen denboran eta eran errekurtsorik jarri ez zaielako irmoak eta onartuak diren egintzak baieztatzeko edo berregiteko egintzei. Horregatik, zentzuzkoa denez, 51. artikuluak dio errekurtsoa ezin dela onartu hura jartzeko epea bukatuta dagoenean, zeren ordurako egintzak irmoak baitira. Epea bukatuta badago, egintza irmoa da, eta haren berregite hutsa diren beste egintzei ere ezin zaie aurka egin. Aitzitik, administrazio-bideko egintza irmoak oker esaten zaien horiek dira, hain zuzen ere, Administrazioarekiko auzietarako jurisdikzioaren bidean aurkatzen ahal diren egintzak.
Azken batean, toki erakundeen egintza zehatzaileak, administrazio-bideari amaiera ematen badiote, aurkatzen ahal dira eta Administrazioak betearazten ahal ditu; baina, irmoak direnez gero, ezin da haien aurka Administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri, eta, Nafarroan, ezin da haien aurka gora jotzeko errekurtsorik jarri Administrazio Auzitegi honetan, eta irmoak diren egunean hasten da zenbatzen zehapena preskribatzeko epea.
Egintza, kasu honetan, ebazpen zehatzailea eman zen egunetik aurrera izan zen irmoa administrazio-bidean, eta borondatezko epean isuna ordaindu ez zenez, zehapena betearazten ahal zen epe hori bukatu eta gero; baina guk 2000ko azaroaren 23an eman genuen ezespen-ebazpena irmo bilakatu zen egunean hasi zen preskripzio-epea, hau da, gure ebazpena jakinarazi eta handik bi hilabetera, ebazpen horri ez zitzaiolako aurka egin Administrazioarekiko auzien jurisdikzioan. Horregatik, garbi dago ordutik interesatuari premiamendu-probidentzia jakinarazi zitzaion eguna arte ez zela iragan zehapena preskribatzeko urtebeteko legezko epea. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, 12520/99 zenbakiko zehapen espedientean ezarritako isuna ordainarazteko, ez baitzen borondatezko epean ordaindu, Iruñeko Alkatetzak eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka jarritakoa; egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamabian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko abuztuaren 3an emandako 3669 zenbakiko ebazpena Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege berak 59.4 artikuluan agintzen duena. Ebazpen horrek 00-6513 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen; errekurtsoa, berriz, Gorka Aizpuru Arizmendiarrieta jaunak jarri zuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2000ko azaroaren 14an eman zuen ebazpenaren aurka (571814/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"3669 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.
Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hiruan.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 00-6513 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Gorka Aizpuru Arizmendiarrieta jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2000ko azaroaren 14an eman zuen ebazpenaren aurka (571814/00 zenbakiko udal espedientea).
Gertakariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak isuna ezartzeko eman zuen ebazpen baten aurka (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104/99 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bitartez). Isun hori trafikoko arau-hauste batengatik ezarri zen, alegia, ibilgailua zama-lanetarako aldean aparkatzeagatik (Arrieta kalea, 13) zama-lanetarako orduetan eta halako lanik egin gabe, antolamendu juridikoa urratzen zela (571814/00 zenbakiko zehapen espedientea). Errekurtsogileak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik zehapena deuseztatzeko erregutu du.
2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Zehapena eragin zuten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, gertaeren fede ematen dute, baina egiazkotasun uste hori ezin da hedatu aparkaldi mugatuaren kontrolatzaile edo zaintzaileengana, berauek ezin baitira agintaritzaren agentetzat hartu, Auzitegi Gorenak 1991ko urriaren 1eko Epaian (7639/1991 E.Ar.) eta 1993ko azaroaren 23koan (8883/1993 E.Ar.) eta 1999ko irailaren 22koan (Actualidad Jurídica Aranzadi, 410/1 erref.), besteak beste, adierazi duen bezala. Hala eta guztiz ere, Udalak zaintzailearen adierazpenaz gainera bestelako frogak ere aurkeztu ditu administratuari zor zaion errugabetasun ustea indargabetzeko, eta salatuak berak ere gertaerak aitortu ditu, zama-lanetarako aldearen marrak ez zirela ongi ikusten esan baitu bere burua zuritu nahirik. Beste froga batzuen artean, Udalak argazkia erantsi dio espedienteari eta hartan argi eta garbi ageri da ibilgailua behar ez bezala aparkaturik dagoela zama-lanetarako aldean eta halako lanik egin gabe, eta orobat garbi ageri dira ibilgailuaren matrikula, marka eta modeloa, arau-haustearen eguna eta zama-lanetarako aldearen marra bereziak. Beraz, kontuan izanik zaintzailearen salaketa ("beti ere kontuan hartu beharreko froga-elementua") eta harekin bat datozen gainerako inguruabarrak, uste izatekoa da arau-haustea espedientean azaltzen den bezala egin zela.
Bigarrena.-Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4. artikuluan xedatutakoaren arabera, arau-hauste larria da "...leku arriskutsuan edo trafikoari oztopo larria egiten zaion lekuan ibilgailuak geldirik edo aparkaturik edukitzea...". Arau-hauste larriengatik gehienez 50.000 pezetako isuna ezartzen ahal da, lege beraren 67.1. artikuluan xedatutakoaren arabera. Salatutako gertaera arau-hauste larria da, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91.2.g) artikuluaren arabera, eta gutxieneko isuna ezarri da (16.000 pezeta). Auzitegi honen iritziz zenbateko hori egokia da, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 69.1 artikuluan graduazioari buruz dauden irizpideekin bat datorrena.
Bestalde, espedientea aztertuz ondorioztatu dugunez, legeak ezarritako formazko betekizun guztiak bete dira eta errekurtsogileari aukera eman zaio ibilgailuaren gidaria identifikatzeko eta bere defentsarako alegazioak egiteko, aipatu legearen 72 eta 79. artikuluetan eskatzen den moduan.
Hirugarrena.-Errekurtsogileak preskripzioaren institutu juridikoa gertatu dela alegatu duela eta, esan beharra dago ez dagoela institutu hori aintzat hartzerik aztergai dugun kasuan, zeren preskripzioa gertatu dela onartu ahal izateko hauxe antzeman behar da: behin zehapen-espedientea hasita, interesatua espedientearen hasieraren jakitun delarik, espedientea geldirik egon dela, hau da, jarduketa guztiak eten direla, eta horrelakorik ez da gertatzen prozesuan beharrezkoak eta ezinbestekoak diren diligentziak, eta ez tramite hutsezkoak, egiten ari diren bitartean. Hain zuzen ere, espedientean ikusi dugunez, arau-haustea 2000ko apirilaren 28an egin zen; haren preskripzio epea 2000ko ekainaren 14an eten zen (ibilgailuaren jabe den enpresari arau-haustea jakinarazi zitzaion egunean), eta berriz eten zen urte bereko uztailaren 7an (errekurtsogileak egun horretan aitortu baitzuen berak gidatzen zuela salatutako ibilgailua arau-haustea egin zenean; egintza horrekin, bestalde, salatutako gertaeren jakitun zela erakutsi zuen), eta berriz ere 2000ko abuztuaren 4an (errekurtsogileari salaketa jakinarazi zitzaion egunean); azken egun horretatik (2000ko abuztuaren 4a) ebazpen-proposamena errekurtsogileari benetan jakinarazi zitzaion eguna arte (2000ko urriaren 9a); zeren eta, arau-haustea jakinarazi zitzaionean ez, baina gidaria bera zela aitortzeko idazkian bai, aurkeztu zituen alegazioak; behin interesatuari egotzi ezinezko arrazoiengatik espedientea hilabetez geldirik egon ondoren, ez zen iragan hiru hilabeteko epea, Bide Segurtasunari buruzko Legeak eta Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorrak Administrazioari zehapena ezartzeko ematen dioten epea alegia (81.1 artikulua eta 18.1 artikulua, hurrenez hurren).
Bestalde, interesatuari salaketa jakinarazi eta gero (gorago azaldu den bezala), alegazioak aurkezteko BSLren 79. artikuluan ezarritako epea alegaziorik aurkeztu gabe iragan zen (2000ko urriaren 27an bukatu zen) eta Iruñeko Udalak 2000ko azaroaren 17an jakinarazi zion interesatuari zehapen-ebazpena. Kontuan izanik Administrazioaren azken jarduketa 2000ko urriaren 9an izan zela (ebazpen-proposamena interesatuari jakinarazi zitzaion egunean), alegazioak egiteko epea 2000ko urriaren 27an bukatu zela eta zehapen-ebazpena 2000ko azaroaren 17an jakinarazi zitzaiola benetan errekurtsogileari, ondorioztatu behar da ezen, alegazioak egiteko epea bukatutakoan, espedientea ez zela hilabetez geldirik egon interesatuari egotzi ezinezko arrazoiengatik eta beraz ez zela preskripzio epearen zenbaketa berriz hasi (hurrenez hurren, 81.1 artikulua eta 18.1 artikulua).
Laugarrena.-Errekurtsogileak zehapen-prozeduraren iraungitasuna alegatu du, baina hizpide dugun kasuan ez dago alegazio hori aintzat hartzerik. Hain zuzen ere, 4/1999 Legeak, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legea aldarazi duenak, 44.2 artikuluan ondokoa xedatzen du: "Ofizioz hasten diren prozeduretan, Administrazioak ebazpena emateko eta jakinarazteko daukan epean berariazko ebazpenik ematen ez duen kasuetan, Administrazioak gerora prozedura ebatzi egin beharko du hala ere, eta ondorio hauek sortuko dira: 2. Prozeduran Administrazioak zehatzeko ahalmena edo, oro har, esku hartzeko ahalmena erabiltzen badu, hau da, interesatuari zigor edo kargaren bat ekar diezaioketen prozeduretan, iraungipena gertatuko da (...).". Lege-manu horren ildo beretik, otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuak, trafiko, motoredun ibilgailuen zirkulazio eta bide segurtasunaren arloan zehapenak ezartzeko prozedurari buruzko Erregelamendua onetsi zuenak, 16. artikuluan (otsailaren 4ko 137/2000 Errege Dekretuaren bidez aldatu eta 4/1999 Legeari egokitutako testuan) hauxe ezartzen du: "Prozedura hasi eta handik sei hilabetera ebazpena jakinarazi gabe badago, prozedura iraungi eginen da eta jarduketak artxibatu eginen dira, edozein interesatuk hala eskatuz gero, edo ebazteko eskumena duen organoak berak ofizioz aginduta (...)".
Hori guztia esan ondoren komeni da gogora ekartzea ezen, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 58.4 artikuluaren arabera, prozeduren gehieneko iraunaldia (trafikoaren arloko prozeduretan sei hilabetekoa, gorago adierazi bezala) bukatu baino lehen ebazpena jakinarazteko betebeharra betetzat emateko aski dela jakinarazpen saioa egin eta behar bezala egiaztatzea.
Aztergai dugun kasuari gagozkiola, Gorka Aizpuru Arizmendiarrieta jaunaren kontrako prozedura (artean zehapen espedientearen hasiera erabaki gabe zegoela) 2000ko uztailaren 7an hasi zen (egun horretan jaun horrek alegazioak egin zizkion "J. Ascasíbar y G. Aizpurúa, S.L."ren kontrako salaketari eta adierazi zuen arau-haustea egin zenean ibilgailua berak gidatzen zuela); zehapena ezartzeko ebazpena 2000ko azaroaren 17an jakinarazi zen, lehenbiziko saioan jakinarazi ere, eta behar bezala egiaztaturik dago, postako langileak betetako jaso-agiriaren gordekinaren bidez. Beraz, ebazpena errekurtsogileari jakinarazi zitzaionean sei hilabeteko epea bukatu gabe zegoenez, ebazpenaren aurkako argudio hori ere ez dago aintzat hartzerik eta errekurtsoa ezetsi egin behar da.
Ildo berean, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzietarako Sailak 2000ko azaroaren 15ean emandako epaiaren zuzenbideko oinarrietatik laugarrena aipatzea komeni da (10064 E.Ar.). Legearen intereseko kasazio errekurtso batean eman zen epai hori, eta Administrazio Publikoak trafikoaren arloan egiten dituen zehapen prozedurak iraungitzeko epeak zenbatzeko lege-doktrina ezarri zuen: "(...) salaketa egin eta berehala salatuari jakinarazten bazaio, zehapen espedientea aldi berean hasiko da; bestela, zehapen espedientea ez da hasiko Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak edo udalak erabaki egokia hartu arte (espedientea hasteko erabakiaz ari da). Alabaina: salaketa jakinarazi eta alegazioak egiteko epea ezartzeko tramitea betez gero (...), salaketa jakinarazi zaion subjektuaren aurkako zehapen espedientea hasitzat jo behar da eta horrek ondorio guztiak ekarriko ditu, besteak beste, iraungitzeko epearen hasiera, eta Administrazioak ezin du arau-hauslea nor den jakin arte iraungipen epearen hasiera geroratu, salaketa jakinarazi zaiona arau-hauslea bera ez denean (...). Aitzitik, arau-hauslea ibilgailuaren titularra delakoan haren aurka zehapen espedientea hasi ondotik (arau-haustea egileari beste inori ezin zaio egotzi, 1990eko apirilaren 2ko Testu Bateginaren 72.1 artikuluan azpimarratzen denez) arau-hauslea beste bat dela jakiten bada, guztiz onargarria da diligentziak subjektu pasibo berriaren kontra bihurtzea. Zalantzarik gabe, 1994ko otsailaren 25eko Errege Dekretuaren 16. artikuluan ezarritako iraungipen epea, bigarren subjektu horrentzat, jarduketak beraren kontra formalki bihurtzen diren unean hasi behar da zenbatzen eta ez lehenago.".
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, trafikoko arau-haustea egiteagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpen baten aurkakoa (571814/00 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamabian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko ekainaren 27an emandako 3053 zenbakiko ebazpena Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege berak 59.4 artikuluan agintzen duena. Ebazpen horrek 01-1073 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen; errekurtsoa, berriz, Jesús María Goñi Ruiz jaunak jarri zuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2000ko azaroaren 14an eman zuen ebazpenaren aurka (10725/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"3053 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.
Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hogeita zazpian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-1073 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Jesús María Goñi Ruiz jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2000ko azaroaren 14an eman zuen ebazpenaren aurka (10725/00 zenbakiko udal espedientea).
Gertakariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 10.000 pezetako isuna ezartzeko eman zuen ebazpen baten aurka (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104/99 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bitartez). Isun hori trafikoko arau-hauste batengatik ezarri zen, alegia, BGA 5.000 kilogramotik gorakoa zuen ibilgailu bat udal mugartean aparkatzeagatik (Biurdana). Interesatuak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik zehapena deuseztatzeko erregutu du.
2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra.-Lehendabizi, bidezkoa da aztertzea ea kasu honetan egiaztaturik ote dagoen toki erakundeen egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izateko antolamendu juridikoak ezarritako formazko betekizunak bete direla. Horrela ez balitz ezin genuke aztertu arazoaren muina.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1 artikuluan xedaturik dagoenez, aurkatu nahi den egintza edo erabakia jakinarazten edo argitaratzen den egunaren ondorengo hilabetean aurkeztu behar da gora jotzeko errekurtsoa, ebazpena berariaz ematen bada. Aurrekoarekin bat etorriz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak, Nafarroako Toki Erakundeen Egintzak eta Erabakiak aurkatzeko Erregelamenduaren II. kapituluari idazkera berria eman dionak, 22. artikuluan hauxe dio: "ebazpenean gora jotzeko errekurtsoa onartezina dela adieraziko da kasu hauetan: (...) e) Errekurtsoa jartzeko epea iragana denean".
Oraingoan ebazpen zehatzailea 2001eko urtarrilaren 29ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen eta gora jotzeko errekurtsoa 2001eko martxoaren 1ean aurkeztu zen, horretarako ezarritako epea bukatuta zegoenean (izan ere, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen Legearen 48.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, epea 2001eko otsailaren 28an bukatu zen). Beraz, bidezkoa da errekurtsoa onartezina dela adieraztea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ez da onargarria eta ez dugu onartu gora jotzeko errekurtso hau, trafikoko arau-hauste batengatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak ezarritako isunaren aurka jarritakoa.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamabian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko urriaren 15ean emandako 4810 zenbakiko ebazpena Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege berak 59.4 artikuluan agintzen duena. Ebazpen horrek 00-1455 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen; errekurtsoa, berriz, Eduardo Cubino Lizarro jaunak jarri zuen, trafikoko isun batzuk betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko urtarrilaren 20an eman zuen bahitura-diligentziaren aurka (34496/94 eta 12172/95 zenbakiko udal espedienteak). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"4810 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.
Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hamabostean.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-1455 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Eduardo Cubino Lizarro jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun batzuk betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko urtarrilaren 20an eman zuen bahitura-diligentziaren aurka (34496/94 eta 12172/95 zenbakiko udal espedienteak).
Gertakariak:
1. Gora jotzeko errekurtsoa jarri da Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko urtarrilaren 20an eman zuen bahitura-diligentziaren aurka. Egintza horren bidez zordunari zorraren printzipala, premiamenduagatiko errekargua, korrituak eta kostuak kobratzeko adina ondasun bahitzeko agindu zen, hain zuzen ere zordunaren soldata, alokairu eta pentsioei heltzeko, trafikoko arau-hausteengatik ezarritako bi isun betearazpen bidetik ordainarazteko premiamendu-espediente banatan, isunak ez baitziren ordaindu borondatezko epean (34496/94 eta 12172/95 zenbakiko zehapen espedienteak). Errekurtsogileak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik, berari betearazpidez ordainaraztea ez dela bidezkoa adierazteko erregutu dio Auzitegi honi.
2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta errekurritutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Premiamendu prozeduretan, ondasunak bahitzeko erabakia prozeduraren helburua betetzeko bitartekoa da, baina beti ukitzen ditu ezinbestean ondasunen titularren eskubideak eta horregatik berariazko errekurtsoa jartzen ahal zaio, baina horrek ez du esan nahi errekurtsoaren bitartez edozein motatako arazoak planteatzeko aukera dagoenik, "baizik eta aurkatutako egintzaren eta haren xedearen arteko kongruentziari dagozkion arazoak soilik" (1992ko azaroaren 10eko AGE, 8675 E.Ar.); eta hori gorabehera, interesatuak premiamendu-probidentziarik eza salatzeko eskubidea du, hala denean, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99.2 artikuluaren arabera (1684/1990 Errege Dekretua, abenduaren 20koa).
Bestalde, bahitura-diligentzia, jakina denez, aurrez agindutako beste egintza bat (bahitura-probidentzia) betearazteko bitarteko hutsa da (TEACen 1996ko urriaren 24ko Ebazpena -1639 E.Ar.-), eta bitartekoa izateagatik (edo izapide hutsa, Extremadurako JANen 1991ko otsailaren 25eko Epaiaren arabera), eskuarki ezin da haren aurkako errekurtsorik jarri jurisdikzioaren aurrean, eta Auzitegi honetan ere ezin da haren aurka gora jotzeko errekurtsorik jarri. Hala ere, badago horrelako egintzen aurka egiterik, "azken buruan, egintzak indarrean iraunez gero interesatua babesik gabeko egoeran geratuko dela antzematen bada" (AGren 1997ko apirilaren 19ko Epaia -3151 E.Ar.-).
Bigarrena.-Udalak bidalitako agiriak azterturik, zehapen espedienteetako lehenengoa dela-eta (34496/94 zenbakikoa), errekurritutako bahitura-diligentziaren aurretik Iruñeko Alkatetzak 1998ko azaroaren 2an premiamendu-probidentzia eman zuela ikusi dugu, eta ezin da baieztatu hura interesatuari behar bezala jakinarazi zitzaionik, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58 eta 59. artikuluek agintzen duten bezala. Horrenbestez badago bahiturari aurka egiteko zio bat, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99.2 artikuluan arreikusitakoa, hain zuzen ere. Zehatzago, ez dago inon jasorik jakinarazpena interesatuaren etxean egiteko bigarren saiorik egin zenik (beste ordu batean eta hurrengo hiru egunetan), baina arestian aipatu legearen 59.2 artikuluak dioenez, jakinarazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta udaletxeko ediktu-taulan argitaratu aurretik horixe egin behar da honelako kasuetan, hots, norbaitek (ez hartzailea eta ez haren ordezkaria ere) jakinarazpena hartzeari uko egiten dionean lehenbiziko saioan.
Bestalde, zehatzeko egintza preskribaturik zegoen eta ofizioz aintzatetsi behar zen inguruabar hori; eta, jurisprudentziak behin eta berriz ohartarazi duen bezala, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (Besteak beste, AGren 1996ko urriaren 18ko Epaia -7277 E.Ar.-). Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea lehenbiziko espedienteari dagokionez (34496/94 zenbakikoa).
Hirugarrena.-Bigarren zehapen espedienteari dagokionez (12172/95 zenbakikoa), esan behar dugu ezen, 1998ko uztailaren 3an, dirubiltzaile berak bahitura-diligentzia eman zuela zordunaren ondasunak atzeman zitezela agintzeko (zehazki, Nafarroako Gobernuak interesatuari aintzatetsitako zerga-itzulketak) eta 24.000 pezeta atzeman ziren, zorra, premiamenduagatiko errekargua, korrituak eta kostuak kitatzeko lain; bahitura-diligentziaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri zen Auzitegi honetan (98-5385 zenbakiko espedienteko errekurtsoa) eta Auzitegi honek ezetsi egin zuen 1999ko irailaren 14ko 11024 zenbakiko ebazpenaren bidez. Nolanahi ere, Udal Ogasunarekiko zorra kitaturik, ez da bidezkoa hura bigarrenez ordainarazten saiatzea eta bidezkoa da errekurtsoa baietsi eta bahitura-diligentzia deuseztatzea bigarren espediente honi dagokionez (12172/95 zenbakikoa).
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak emandako bahitura-diligentzia baten aurkakoa (34496/94 eta 12172/95 zenbakiko zehapen espedienteak); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamabian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko uztailaren 17an emandako 3370 zenbakiko ebazpena Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan agintzen duena. Ebazpen horrek 01-1168 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen; errekurtsoa, berriz, Asier Odero Jiménez jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko urriaren 9an emandako bi ebazpenen aurka, horien bitartez ezetsi egin baitziren Alkatetzak berak trafikoko isun bana betearazpen bidetik ordainarazteko 1999ko abuztuaren 9an eta irailaren 13an emandako bi premiamendu-probidentzien aurkako birjarpenezko errekurtsoak (10511/97 eta 16734/97 zenbakiko udal espedienteak). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"3370 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.
Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren hamazazpian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-1168 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Asier Odero Jiménez jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko urriaren 9an emandako bi ebazpenen aurka, horien bitartez ezetsi egin baitziren Alkatetzak berak trafikoko isun bana betearazpen bidetik ordainarazteko 1999ko abuztuaren 9an eta irailaren 13an emandako bi premiamendu-probidentzien aurkako birjarpenezko errekurtsoak (10511/97 eta 16734/97 zenbakiko udal espedienteak).
Gertakariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Alkatetzak 2000ko urriaren 9an eman zituen bi ebazpenen aurka jarri da, haien bitartez birjarpenezko bi errekurtso ezetsi egin baitziren; birjarpenezko errekurtso horien bitartez aurka egin zitzaien borondatezko epean ordaindu gabeko isun bana ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak emandako bi premiamendu-probidentziari. Isunok 10511/97 eta 16734/97 zehapen espedienteetan ezarri ziren, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legearen arauak hausteagatik. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, bi probidentziak deusezta daitezela erregutu du.
2. Iruñeko Udalak espedienteak eta bere jardunaren aurrekariak bidali dizkio Auzitegi honi. Ez du erantsi aurkatutako egintzen legezkotasunaren aldeko txostenik.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.
Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) betearazpen bideari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 E. Ar.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 E. Ar.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.
Bigarrena.-Lehenbiziko espedientean ikusi dugunez (10511/97 zenbakikoa), zehapen ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion interesatuari eta hark Auzitegi honetan errekurtsoa jarri zuen (gora jotzeko 97-3978 zenbakiko errekurtsoa). Auzitegi honek errekurtsoa ezetsi zuen 1999ko maiatzaren 13ko ebazpenean eta horrenbestez interesatuari jurisdikzioaren bidea ireki zitzaion. Halaber, kontuan hartu behar da gora jotzeko errekurtso hori jartzeak, ez baita errekurtso hierarkikoa, ez duela Udalaren administrazio-bidearen luzapenik eragiten, ezta isunaren ordainarazpenaren etendurarik, inondik ere (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339.1 artikulua, eta 279/1990 Foru Dekretuaren 8.2 artikulua, 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeran).
Bestalde, administrazio-bidea (Udalarena) agortu zenean ebazpen zehatzailea betearazi beharrekoa bilakatu zen (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3 artikulua), eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 84. artikuluak aipatzen duen borondatezko ordainketa epea iragan denez, Zuzenbidearekin bat dator isuna premiamendu bidetik ordainaraztea, eta bai %20ko premiamendu-errekargua sortzea (Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 98 eta 100. artikuluak) eta berandutzagatiko korrituak sortzea ere (arau beraren 98 eta 109. artikuluak).
Hirugarrena.-Bestalde, ez dugu antzeman zehapenaren preskripzioa gertatu denik, zeren, Auzitegi Gorenak 1991ko maiatzaren 21eko Epaian (4334 E.Ar.) adierazi eta, besteak beste, 1992ko maiatzaren 27koan (3729 E.Ar.) berretsi zuenez, "Preskripzioak ez du eraginik gora jotzeko errekurtsoetan" (gora jotzeko errekurtso arruntari buruz ari da eta baieztapen hori are hobeki egokitzen zaio Auzitegi honetan jartzen diren errekurtso inpropioei). "Gora jotzeko errekurtsoa jarri ondoren -gaineratzen da epai berean- errekurtsogileak isilbidezko ezespenaren kontrako errekurtsoa jartzeko edo berariazko ebazpena eman arte itxaroteko ahalmena zuen. Baina ahalmen hori erabiltzeak ez du batere zerikusirik, bistan denez, preskripzioaren erakundearekin, honek espedienteen tramitazioan baitu eragina, eta ez tramitazioari amaiera ematen dioten egintzen aurkako errekurtsoetan...". Ez dugu antzeman ordainketa geroratzeko baimenik eman denik, ezta Auzitegi honek, are ofizioz, aintzat hartu beharko lukeen akatsik gertatu denik ere. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea, aurkatutako premiamendu-probidentzietatik lehenbizikoari dagokionez (10511/97 zenbakiko zehapen espedientea).
Laugarrena.-Bigarren espedientean ikusi dugunez (16734/97 zenbakikoa), ebazpen zehatzailea behar bezala jakinarazi zitzaion interesatuari eta dagoeneko irmoa eta onartua da, behar ziren garaian eta eran ez zitzaiolako errekurtsorik egin (Auzitegi honek 8116 zenbakiko ebazpenean, 1999ko ekainaren 15ekoan, ez zuen onartu ebazpen horren kontrako 98-0623 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, epez kanpo aurkeztu zelako).
Hala eta guztiz ere, zehapena preskribaturik zegoela antzeman dugu. Hori dela eta, gogorarazi behar dugu Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrak (abenduaren 20ko 1.684/1990 Errege Dekretua) 59.2 artikuluan dioena: "zuzenbide publikoko zergaz besteko zorren preskripzio epeari dagokionez, manuzkoa izango da zorrak zehazteko erabili behar diren arauetan xedatutakoa...". Oraingoan arau horren aginduz Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legera jo behar dugu (339/1990 Legegintzazko Errege Dekretua, martxoaren 2koa), eta haren 82.1 artikuluak dioenez, "Zehapenak, behin irmo direnean, urtebeteren buruan preskribatzen dira, eta zehapenak betearazteko jarduketek soilik eten dezakete preskripzio epea". Bestalde, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 61.1 artikuluaren arabera, preskripzio epea eten eginen da b) "zorra kobratzeko edo ziurtatzeko edozein administrazio-egintza egiten denean, baldin eta zordunari behar bezala jakinarazten bazaio..." eta c) "edozein errekurtso edo erreklamazio aurkezten denean". Eta 61. artikuluak berak 2. idatz-zatian ondokoa xedatu du: "etendura gertatuz gero, preskripzio epea berriz ere zenbatzen hasiko da zordunaren edo Administrazioaren azken jarduketaren egunetik aurrera".
Kasu honetan, preskripzio epea eten egin zen interesatuak gora jotzeko errekurtsoa (epez kanpo) aurkeztu zuenean. Egun horretatik (1998ko otsailaren 18a) Administrazioak hurrengo jarduketa baliodun eta eraginkorra (premiamendu-probidentzia, 2000ko otsailaren 14ko 20 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz jakinarazi zena) egin zuen arte urtebete baino gehiago iragan zen eta espedientean ez da ageri bitarte horretan Administrazioak beste jarduketa baliodun eta eraginkorrik egin zuenik zorra ordainarazteko. Hortaz, zehapena preskribatutzat jo behar dugu eta bidezkoa da errekurtsoa baiestea bigarren premiamendu-probidentziari dagokionez (16734/97 zenbakiko zehapen espedientea).
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: a) ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean aipatutako gora jotzeko errekurtsoa (Iruñeko Alkatetzaren bi ebazpenen aurka jarritakoa, haien bidez Alkatetzaren bi premiamendu-probidentziaren aurkako birjarpenezko bi errekurtso ezetsi baitziren) zehapen espedienteetariko lehenengoari dagokion guztian (10511/97 zenbakikoa); eta b) baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu errekurtso bera bigarren espedienteari dagokion guztian (16734/97 zenbakikoa).
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamabian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko urriaren 2an emandako 4562 zenbakiko ebazpena Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluetan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-1224 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Eduardo Cienfuegos Jaso jaunak jarri zuen, debekatutako geldialdia edo estazionamendua egiteagatik zehapena ezartzeko Noaingo (Elortzibar) Udaleko Alkatetzak eman zuen ebazpenaren aurka (194/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"4562 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.
Iruñean, bi mila eta bateko urriaren bian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-1224 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Eduardo Cienfuegos Jaso jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdia edo estazionamendua egiteagatik zehapena ezartzeko Noaingo (Elortzibar) Udaleko Alkatetzak eman zuen ebazpenaren aurka (194/00 zenbakiko udal espedientea).
Gertakariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau Noaingo (Elortzibar) Alkatetzak isuna ezartzeko eman zuen ebazpen baten aurka jarri zen. Isunaren zioa trafikoko arau-haustea izan zen, alegia, ibilgailua oinezkoentzako pasabidearen gainean aparkatzea (Real kalea), antolamendu juridikoa urratzen zela (194/00 zenbakiko zehapen espedientea). Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu beharrekoak diren oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik zehapena deuseztatzeko erregutu zuen.
2. Noaingo (Elortzibar) Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen eta egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi zuen.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra.-Lehendabizi, bidezkoa da aztertzea ea kasu honetan egiaztaturik ote dagoen toki erakundeen egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izateko antolamendu juridikoak ezarritako formazko betekizunak bete direla. Horrela ez balitz ezin genuke aztertu arazoaren muina.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1 artikuluan xedaturik dagoenez, aurkatu nahi den egintza edo erabakia jakinarazten edo argitaratzen den egunaren ondorengo hilabetean aurkeztu behar da gora jotzeko errekurtsoa, ebazpena berariaz ematen bada. Aurrekoarekin bat etorriz, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuak, Nafarroako toki erakundeen egintzak eta erabakiak aurkatzeko Erregelamendua onetsi zuenak, 22. artikuluan hauxe dio, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak berridatzitako testuan: "ebazpenean gora jotzeko errekurtsoa onartezina dela adieraziko da kasu hauetan: (...) g) Errekurtsoa jartzeko epea bukatuta dagoenean".
Kasu honetan, ebazpen zehatzailea errekurtsogileari posta ziurtatuaren bidez jakinarazi zitzaion 2001eko urtarrilaren 29an, hark salaketaren aurkako alegazioetan eta errekurtso idazkian jakinarazpenetarako emandako helbidean (Real kalea, 15, 1, Noain, Elortzibar). María Angeles Vázquez Jurado andreak hartu eta sinatu zuen jakinarazpena (NAN: 33.422.722-L) eta postariari interesatuaren "emaztea" zela esan zion; horrenbestez, funtsean bete egin ziren legezko betekizunak. Gora jotzeko errekurtsoa, berriz, 2001eko martxoaren 6an aurkeztu zen. Bistan da errekurtsoa aurkeztu zenean bukatuta zegoela legeak horretarako ezarritako epea, eta hortaz bidezkoa da errekurtsoa onartezina dela adieraztea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ez da onargarria eta ez dugu onartu aurrean adierazitako gora jotzeko errekurtsoa, Noaingo (Elortzibar) Alkatetzak trafikoko arau-hauste batengatik isuna ezartzeko emandako ebazpenaren aurkakoa (194/00 zenbakiko zehapen espedientea).
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamabian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko uztailaren 23an emandako 3469 zenbakiko ebazpena Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege berak 59.4 artikuluan agintzen duena. Ebazpen horrek 01-1517 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen; errekurtsoa, berriz, Hortensia Sansegundo Robles andreak jarri zuen, egoiliar-txartel baliodunik gabe ibilgailua aparkatzeagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko martxoaren 2an eman zuen ebazpenaren aurka (24772/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"3469 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.
Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren hogeita hiruan.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-1517 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Hortensia Sansegundo Robles andreak jarri du errekurtso hori, egoiliar-txartel baliodunik gabe ibilgailua aparkatzeagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko martxoaren 2an eman zuen ebazpenaren aurka (24772/00 zenbakiko udal espedientea).
Gertakariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak isuna ezartzeko eman zuen ebazpen baten aurka (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bitartez). Isun hori trafikoko arau-hauste batengatik ezarri zen, alegia, aparkaldi arautuko aldean ibilgailua egoiliar-txartel baliodunik gabe aparkatzeagatik (Kale Berria, 35), antolamendu juridikoa urratzen zela. Errekurtsogileak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik zehapena deuseztatzeko erregutu du.
2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta errekurritutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Udaltzaingoak salatu zituen gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, trafikoa zuzentzen duten agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Udaltzaingoko funtzionarioak salaketaren alderdi guztiak berretsi zituen; aldez aurretik interesatuak alegazioak aurkeztu zituen, kontrako frogarik aurkeztu gabe ordea (bereziki, ez zuen frogatu indarreko egoiliar-txartel baten titularra zenik). Garbi dago, hortaz, zehapen espedientea eragin zuen arau-haustea egin zela.
Bestalde, egia da agintaritzaren agenteen salaketak berehala jakinarazi behar direla, Trafikoari buruzko Legearen 77. artikuluaren arabera. Baina bidezko arrazoiak daudenean geroago ere jakinarazten ahal dira, eta jakinarazpena geroratzearen arrazoiak (kasu honetan, arau-hauslea bertan ez egotea) salaketa-orrian agerrarazi behar direla.
Bigarrena.-Bestalde, errekurtsogileak besterik badio ere, ez da bidezkoa zehapen espedientea iraungita dagoela adieraztea. Hain zuzen ere, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duenak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldaraziak (aldarazpenak 1999ko apirilaren 14tik du indarra) 44. artikuluan xedatzen duenez, ofizioz hasten diren prozeduretan, eta bereziki, Administrazioak zehatzeko ahalmena erabiltzen duen horietan, ezarritako gehieneko epean (zehazki, sei hilabeteko epea, Bide Segurtasunari buruzko Legearen aurkako arau-hausteagatiko zehapen espedienteetan -Trafikoaren arloko Zehapen Prozedurari buruzko Erregelamenduaren 16. artikulua; otsailaren 25eko 320/1994 ED-) Administrazioak ez badu zehapen-ebazpenik ematen edota interesatuari jakinarazten ez badio, iraungipena gertatuko da, salbu eta espedientea interesatuaren erruz gelditzen denean; halakoetan, ebazpena emateko eskumena duen organoak jarduketak artxiba daitezela agindu behar du, ofizioz edo interesatuak eskaturik. Eta hori horrela da zeren eta, jurisprudentziak dioen bezala, "iraungitasuna, eta beste horrenbeste esan liteke preskripzioaz, ez datza administrazio organoaren bere eskubidea gauzatzeari errefusatu edo uko egiteko asmo subjektiboan edo borondatean, ezta inplizituki ere, baizik eta haren jardute eza objektiboan" (Gaztela-Leongo JANren 1998ko azaroaren 24ko Epaia -4401 E.Ar.-).
Alabaina, oraingo honetan, erraz antzematen denez, errekurtsogilearen aurkako zehapen espedientea hasi zen egunetik (2000ko urriaren 24a, egun horretan, interesatuak ibilgailuaren jabea eta ohiko gidaria zela adierazteko aurkeztu zuen idazkia ikusirik, arau-hauslea identifikatu baitzen eta harrezkero haren kontra zuzendu baitziren jarduketak) zehapen-ebazpena jakinarazi zen eguna arte (2001eko martxoaren 6a) ez zen iragan arestian aipatu iraungipen-epea.
Hirugarrena.-Bide Segurtasunari buruzko Legeak 38.4 artikuluan eta Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorrak (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua) 93. artikuluan xedatutakoaren arabera, hiri bideetan ibilgailuak gelditzeko eta aparkatzeko araubidea udal ordenantzetan ezartzen ahal da. Gainera, neurri zuzentzaileak har daitezke, besteak beste, ibilgailuak erretiratzea edo ibilgetzea. Arauaren atal horren garapenean aparkaldi mugatu eta murriztuko eremuak arautzen dituen udal ordenantza onetsi zen (1998ko irailaren 9ko 108. zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua). Ordenantza horretan, salbuespenak izan arren, debekatu egiten da egoiliarrentzako aldeetan ibilgailuak egoiliar-txartelik gabe aparkatzea (4. artikulua). Beste alde batetik, Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorrak (urtarrilaren 30eko 116/1998 Errege Dekretuak egindako aldaketaren arabera idatzita) 94. artikuluko 1.c), 2.a) eta 3. idatz-zatietan xedatzen duenez, zirkulaziorako edo erabiltzaile jakinen zerbitzurako (egoiliarrentzat, kasu honetan) erreserbaturik dauden erreietan edo bide zatietan ibilgailuak aparkatzea arau-hauste arintzat jo behar da, eta arau-hausleari gehienez 15.000 pezetako isuna ezartzen ahal zaio, lege beraren 67.1 artikuluaren arabera. Kasu honetan 10.000 pezetako isuna ezarri da eta Auzitegi honen iritziz zenbateko hori egokia da, Legean graduazioari buruz dauden irizpideekin bat datorrena; gainera, arau-hausleak isuna %20ko deskontuarekin ordaintzeko aukera izan zuen salaketaren jakinarazpena jaso eta hurrengo hamar egun baliodunetan.
Laugarrena.-Azkenik, errekurtsogileak babesik eza alegatu du, esanez Udalak ez zizkiola bidali espedienteko agiri guztien kopiak eta ez zizkiola azaldu ebazpenaren zioak. Horri dagokionez, esan beharra dago interesatuak une oro udal bulegoetan eskura izan dituela agiri horiek guztiak, salaketa-orriarekin eta salatzailearen berrespen-idazkiarekin batera (ustezko arau-hausleak zehapen-espedientea noiznahi ikusteko eskubidea baitu, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak adierazten duenez, lege beraren 35. artikulura jotzeko agintzen duenean), eta horrenbestez errekurtsoan ezin duela inola ere babesgabeziarik alegatu. Auzitegi Gorenak maiz adierazi izan du ez dela bidezkoa babesik eza alegatzea egoera hori interesatuaren erruz gertatzen denean, haren geldotasun, axolagabetasun, ezjakintasun edo arduragabekeriaren ondorioz (KAren 101/1989, 29/1990 eta 52/1991 epaiak, besteak beste).
Ebazpen zehatzailearen zioen azalpena dela eta, gogorarazi behar da "administrazio-egintzaren nondik-norakoak hitz gutxi eta zehatzetan azaltzea" ez dela nahasi behar "zioak ez azaltzearekin" (AGren 1990eko abenduaren 12ko Epaia -9918 E.Ar.-). Zioak azaltzeko, jakina denez, aski da gertaerak eta ebazpenaren Zuzenbideko oinarriak labur azaltzea (Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 54.1 artikulua). Gainera, "ebazpena emateko inprimaki arautuak (ereduzkoak) erabiltzeak ez dakar inolako babes gabeziarik, baldin eta, oraingoan bezala, inprimakian egiteak eta lege-oinarriak argi eta zehatz jasotzen badira, erantzuteko aukera egon dadin" (AGren 1997ko maiatzaren 21eko Epaia -4375 E.Ar.-).
Azkenik, zehapen espedientea aztertu dugu eta ikusi dugu legeak eskatutako formazko betekizun guztiak bete direla, funtsean behintzat, eta errekurtsogileari aukera eman zaiola ibilgailuaren gidaria identifikatzeko eta bere defentsarako alegazioak egiteko, Legearen 72 eta 79. artikuluetan ezarritakoa betez. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, trafikoko arau-haustea egiteagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpen baten aurkakoa (24772/00 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamabian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko uztailaren 18an emandako 3383 zenbakiko ebazpena Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege berak 59.4 artikuluan agintzen duena. Ebazpen horrek 01-1518 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen; errekurtsoa, berriz, Hortensia Sansegundo Robles andreak jarri zuen, egoiliar-txartel baliodunik gabe ibilgailua aparkatzeagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko martxoaren 2an eman zuen ebazpenaren aurka (24717/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"3383 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.
Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren hamazortzian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-1518 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Hortensia Sansegundo Robles andreak jarri du errekurtso hori, egoiliar-txartel baliodunik gabe ibilgailua aparkatzeagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko martxoaren 2an eman zuen ebazpenaren aurka (24717/00 zenbakiko udal espedientea).
Gertakariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak isuna ezartzeko eman zuen ebazpen baten aurka (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104/99 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bitartez). Isun hori trafikoko arau-hauste batengatik ezarri zen, alegia, aparkaldi arautuko aldean ibilgailua egoiliar-txartel baliodunik gabe aparkatzeagatik (Kale Berria, 99), antolamendu juridikoa urratzen zela (24717/00 zenbakiko zehapen espedientea). Interesatuak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik zehapena deuseztatzeko erregutu du.
2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta errekurritutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra.-4/1999 Legeak, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legea aldarazi duenak, 44.2 artikuluan ondokoa xedatzen du: "Ofizioz hasten diren prozeduretan, Administrazioak ebazpena emateko eta jakinarazteko daukan epean berariazko ebazpenik ematen ez duen kasuetan, Administrazioak gerora prozedura ebatzi egin beharko du hala ere, eta ondorio hauek sortuko dira: 2. Prozeduran Administrazioak zehatzeko ahalmena edo, oro har, esku hartzeko ahalmena erabiltzen badu, hau da, interesatuari zigor edo kargaren bat ekar diezaioketen prozeduretan, iraungipena gertatuko da (...).". Lege-manu horren ildo beretik, otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuak, trafiko, motoredun ibilgailuen zirkulazio eta bide segurtasunaren arloan zehapenak ezartzeko prozedurari buruzko Erregelamendua onetsi zuenak, 16. artikuluan (otsailaren 4ko 137/2000 Errege Dekretuaren bidez aldatu eta 4/1999 Legeari egokitutako testuan) hauxe ezartzen du: "Prozedura hasi eta handik sei hilabetera ebazpena jakinarazi gabe badago, prozedura iraungi eginen da eta jarduketak artxibatu eginen dira, edozein interesatuk hala eskatuz gero, edo ebazteko eskumena duen organoak berak ofizioz aginduta (...)".
Hori guztia esan ondoren komeni da gogora ekartzea ezen, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 58.4 artikuluaren arabera, prozeduren gehieneko iraunaldia (trafikoaren arloko prozeduretan sei hilabetekoa, gorago adierazi bezala) bukatu baino lehen ebazpena jakinarazteko betebeharra betetzat emateko aski dela jakinarazpen saioa egin eta behar bezala egiaztatzea.
Aztergai dugun kasuari gagozkiola, prozedura (artean zehapen espedientearen hasiera erabaki gabe zegoela, horixe baita interpretaziorik aldekoena, herritarrek alferrikako luzapenik gabeko prozedurarako duten eskubideari begira) 2000ko abuztuaren 1ean hasi zen (egun horretan 404 zenbakidun udaltzainak salaketa-orria egin zuen; prozedura ibilgailuaren egungo titularraren aurka zuzendu baitzen hasieratik, salaketaren/ebazpen-proposamenaren jakinarazpenari dagokion 1. orrian ikus daitekeenez, nahiz eta errekurtsogilearen alegazioak irakurrita kontrakoa ematen duen). Zehapen-ebazpena 2001eko martxoaren 6an jakinarazi zen posta ziurtatuaren bidez, eta interesatuaren amak hartu eta sinatu zuen, Julia Robles Díaz andreak (NAN 02.675.004). Aurretik ez zen beste jakinarazpen-saiorik egin, postako langileak betetako jaso-agiriaren gordekinak erakusten duenez, eta horrenbestez esan behar dugu ebazpena errekurtsogileari jakinarazi zitzaionean aspaldi bukatua zela sei hilabeteko epea. Beraz, bidezkoa da espedientea iraungita dagoela adierazi eta jarduketak artxiba daitezela agintzea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, trafikoko arau-haustea egiteagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpen baten aurkakoa (24717/00 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delakoan.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamabian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko uztailaren 27an emandako 3561 zenbakiko ebazpena Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege berak 59.4 artikuluan agintzen duena. Ebazpen horrek 00-0714 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen; errekurtsoa, berriz, Eduardo Lagunas De León jaunak jarri zuen, errekurtsoan aipatzen ez den toki erakunderen batek trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko eman zuen ebazpen edo erabakiaren aurka (7876/99 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"3561 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Luis Beltrán Aguirre jauna.
Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea.
Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren hogeita zazpian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Bigarren Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 00-0714 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Eduardo Lagunas De León jaunak jarri du errekurtso hori, errekurtsoan aipatzen ez den toki erakunderen batek trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko eman zuen ebazpen edo erabakiaren aurka (7876/99 zenbakiko udal espedientea).
Gertakariak:
1. Eduardo Lagunas de León jaunak, 2000ko otsailaren 1ean aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, errekurtsoan aipatzen ez den toki erakunderen batek trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (7876/99 zenbakiko udal espedientea).
2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batean garatzen duen Erregelamenduak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman dion idazkeran, 11. artikuluan ezartzen dituen betekizunak. Horregatik, 2000ko apirilaren 26an eman zen probidentziaren bidez, errekurtsogileari hamar egun balioduneko epea ezarri zitzaion bete gabe utzi zituenak bete zitzan, eta hala egin ezik jarduketak artxibatu eginen zirela ohartarazi zitzaion. Epe hori bukatu da eta errekurtsogileak ez du egin eskatu zaiona.
Zuzenbideko oinarriak:
Bakarra.-Kasu honetan arestian aipatu Erregelamenduaren 12.1. artikuluan xedatutakoa bete da, eta errekurtsogileak ez ditu 2000ko apirilaren 26ko Probidentzian azaldutako hutsaldiak bete horretarako ezarri zaion epean; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. M. Jesús Moreno. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamabian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko uztailaren 18an emandako 3389 zenbakiko ebazpena Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan agintzen duena. Ebazpen horrek 01-1542 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen; errekurtsoa, berriz, Patxi Sesma Martínez jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2000ko azaroaren 20an emandako ebazpenaren aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zinegotzi berak 2000ko ekainaren 30ean jarritako isunaren aurkakoa (17820/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"3389 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.
Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren hamazortzian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-1542 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Patxi Sesma Martínez jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2000ko azaroaren 20an emandako ebazpenaren aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zinegotzi berak 2000ko ekainaren 30ean jarritako isunaren aurkakoa (17820/00 zenbakiko udal espedientea).
Gertakariak:
1. Gora jotzeko errekurtso honetan aurkatzen den ebazpenak ezetsi egin zuen birjarpenezko errekurtso bat, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak ezarritako isun baten aurkakoa (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko abuztuaren 20an 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako xedapenaren bidez). Izan ere, zinegotziak 16.000 pezetako isuna jarri zuen trafikoko arau-hauste batengatik, alegia, ibilgailua bigarren ilaran aparkaturik edukitzeagatik gidaririk gabe (Arrieta kalea, 11 bis), antolamendu juridikoa urratzen zela. Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarriak azaldu ditu, eta azkenik ebazpena deusezteko eskatu du.
2. Iruñeko Udalak Auzitegi honi espedientea bidali dio, bere jardunaren aurrekariak biltzen dituzten agiriekin.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Udaltzaingoak salatu zituen gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Udaltzaingoko funtzionarioak frogabide ugari aurkeztu zituen (gertaerak, tokia, eguna, ordua, ibilgailuaren matrikula, marka, modeloa eta kolorea, hautsitako manu juridikoa...). Interesatuak, berriz, ez zuen alegaziorik egin (horrenbestez errugabetasun ustea indargabetu zuen, Konstituzio Auzitegiaren ekainaren 18ko 74/1985 Epaiak dioen bezala), eta errekurtso honetan ere ez du kontrako frogarik aurkeztu. Beraz, ezbairik gabe arau-haustea zehapen espedientean azaltzen den moduan egin zen.
Bigarrena.-BSLren 65.4 artikuluaren arabera, arau-hauste larria da, besteak beste, "arriskua sortu edota trafikoari oztopo larria egiten zaion lekuetan ibilgailuak gelditu edo aparkatzea". Hori dela eta, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91. artikuluan zehazten dira ibilgailuen geldialdi edo aparkaldiek arriskua sortu edo trafikoari arrisku larria egiten dioten kasuak. Oraingoan kasu horietako bat salatu da, 91. artikuluko 2.h) idatz-zatian azaltzen dena hain zuzen ere.
Arau-hauste larriak egiteagatik gehienez 50.000 pezetako isuna ezartzen ahal da, lege beraren 67.1 artikuluaren arabera, eta kasu honetan ezarri den isuna izan daitekeen txikiena da ia-ia. Bestalde, espedientean ikusi dugunez, legeak ezarritako formazko betekizun guztiak bete dira eta errekurtsogileari ibilgailuaren gidaria identifikatzeko eta bere defentsarako alegazioak egiteko aukera eman zaio, Legearen 72 eta 79. artikuluetan eskatzen den moduan. Interesatuak arau-haustearen preskripzioa alegatu du baina ez da horrelakorik gertatu, preskripzio epea eten egin baitzen zehapena jakinarazteko lehenbiziko saioak egin zirenean, 2000ko uztailaren 4an eta 6an. Saio horietan ez zen lortu zehapena jakinarazterik; beraz, jakinarazpena argitaratu egin zen, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoari jarraiki. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babes arloko zinegotzi eskuordeak ezarritako trafikoko isun bati egindako birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen ebazpenaren aurkakoa; ebazpen hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamabian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Jakinarazpen ediktua
Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko uztailaren 26an emandako 3544 zenbakiko ebazpena Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4 artikuluan agintzen duena. Ebazpen horrek 01-1549 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen; errekurtsoa, berriz, Luis Jesús Laspalas Cambra jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko urriaren 30ean emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen Alkatetzak berak trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko 2000ko martxoaren 13an emandako premiamendu-probidentziaren aurkako birjarpenezko errekurtsoa (20705/99 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:
"3544 zenbakiko ebazpena.
Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.
Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.
Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren hogeita seian.
Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-1549 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Luis Jesús Laspalas Cambra jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko urriaren 30ean emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen Alkatetzak berak trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko 2000ko martxoaren 13an emandako premiamendu-probidentziaren aurkako birjarpenezko errekurtsoa (20705/99 zenbakiko udal espedientea).
Gertakariak:
1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Alkatetzak 2000ko urriaren 30ean emandako ebazpen baten aurka jarri da, birjarpenezko errekurtso bat ezetsi baitzuen. Birjarpenezko errekurtso horren bitartez aurka egin zitzaion borondatezko epean ordaindu gabeko isun bat ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak berak emandako premiamendu-probidentziari. Isun hori Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko martxoaren 2ko Legearen arauak hausteagatik ezarri zen, goian aipatu zenbakiarekin instruitu zen zehapen espedientean. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila erregutu du.
2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du. Ez du erantsi bere egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.
Zuzenbideko oinarriak:
Lehenengoa.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.
Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) betearazpen bideari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 E. Ar.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 E. Ar.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.
Bigarrena.-Espedientetik ondorioztatu denez, kasu honetan Erregelamenduaren 99. artikuluko balizkoetatik bat bera ere ez da gertatu. Zehapen-ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion errekurtsogileari, formazko betekizun guztiak betez. Hain zuzen ere, bi saio egin ziren, ordu desberdinetan, Posta Zerbitzuaren bidez hura jakinarazteko, 1999ko urriaren 22an eta 25ean, interesatuaren azken helbide ezagunean, eta azkenik jakinarazpena 1999ko abenduaren 31ko 164 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argiratatu eta Mutiloagoitiko (Nafarroa) udaletxeko ediktu-taulan agerian egon zen 1999ko abenduaren 14tik 2000ko urtarrilaren 16a arte. Horrenbestez tramitea betetzat eman zen.
Egintza irmoa eta onartua da, ez zitzaiolako behar ziren garaian eta eran errekurtsorik egin. Gogorarazi behar da ezen ebazpen zehatzaile horren aurka, aukeran, birjarpenezko errekurtsoa jartzen ahal zela egintza eman zuen organo berean; Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren sail egokian, edo bestela gora jotzeko errekurtsoa Auzitegi honetan. Halaber, kontuan hartu behar da gora jotzeko errekurtso hau jartzeak, ez baita errekurtso hierarkikoa, ez duela Udalaren administrazio-bidearen luzapenik eragiten, ezta isunaren ordainarazpenaren etendurarik, inondik ere (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339.1 artikulua, eta 279/1990 Foru Dekretuaren 8.2 artikulua, 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeran).
Hirugarrena.-Bestalde, administrazio-bidea agortu zenean ebazpen zehatzailea betearazi beharrekoa bilakatu zen (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3 artikulua), eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 84. artikuluak (martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilea) aipatzen duen borondatezko ordainketa epea iragan denez, Zuzenbidearekin bat dator isuna premiamendu bidetik ordainaraztea, eta bai %20ko premiamendu-errekargua sortzea (aipatu Erregelamenduaren 98 eta 100. artikuluak) eta berandutzagatiko korrituak sortzea ere (arau beraren 98 eta 109. artikuluak). Bestalde, ez da antzeman preskripziorik gertatu denik (zehapenak, behin irmoak direnean, urtebeteko epean preskribatzen dira, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2 artikuluaren arabera), ez ordainketa geroratzeko baimenik eman denik, ezta Auzitegi honek, are ofizioz, aintzat hartu beharko lukeen beste inolako akatsik gertatu denik ere. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.
Horregatik, Auzitegiak ondokoa
Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu arestian aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpen bidetik kobratzeko Iruñeko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurkako birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen ebazpenaren aurkakoa (20705/99 zenbakiko espedientea); egintza horiek berretsi beharrekoak dira eta berretsi egin ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelako.
Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."
Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.
Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hamabian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.
Iragarkiaren kodea:
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
