8. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena egitea, alegia, Manuel Rescalvo Rodríguez jaunari Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legea hausteagatik irekitako 162/00 zehapen espedientearen Foru Aginduari buruzkoa. Beraz, aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedaturikoa betetzen da.

794/2001 FORU AGINDUA, uztailaren 3koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Manuel Rescalvo Rodríguez jaunari Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legea hausteagatik zehapena jartzen diona.

Manuel Rescalvo Rodríguez jaunari irekitako 162/00 zenbakiko zehapen espedientea aztertu da; espediente hori Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren urriaren 16ko 1138/2000 Foru Aginduaren bidez ireki zaio, larizio pinuak mozteagatik, salatuari esleitu ez zitzaizkionak eta ez Elkarten, baizik eta Oteitzan daudenak, betiere Mendi Zerbitzuko langileek 2000ko abenduaren 23an jarritako salaketaren arabera.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluan aurreikusitako jakinarazpena egitea ezinezkoa izan denez, Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2001eko ekainaren 6ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman dira Manuel Rescalvo Rodríguez jaunari zehapen espedientea irekitzeko Foru Agindua eta dagokion Karguen Plegua.

Karguen Pleguan alegazioak aurkezteko eman den 15 eguneko epea iraganik, salatuak alegazio-idazkirik aurkeztu ez duenez, bidezko da administrazio prozedura zehatzaileari segida ematea, karguen plegua bere horretan utziz.

Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legea garatzen duen Mendiei buruzko Erregelamendua onesten duen otsailaren 17ko 59/1992 Foru Dekretuko 120b) artikuluan xedatutakoari jarraituz,

AGINDU DUT:

1. Manuel Rescalvo Rodríguez jaunari 103.200 pezetako isuna jartzea egindako arau-hausteagatik, Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legearen 78b) artikuluan eta Mendiei buruzko Erregelamendua onesten duen otsailaren 7ko 59/1992 Foru Dekretuko 119b) artikuluan xedatutakoari jarraituz. Hori, hala ere, ez da eragozpen izanen Foru Dekretu horren 122.12 artikuluan xedatutakoaren arabera isuna murriztea erabakitzeko.

2. Manuel Rescalvo Rodríguez jaunari 406.400 pezeta paga ditzala eskatzea, eragin dituen kalteen ordain.

3. Aipatu den Foru Dekretu horren 122.12 artikuluan xedatutakoari jarraituz, isuna % 30 murriztuko da, betiere ondoko beharkizun hauek betetzen badira:

a) Isunaren gainerako zatia gehienez hilabeteko epean ordaintzea, Foru Agindua jakinarazi den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

b) Arau-hausleak ordaintzea, osorik, aurreko idatz-zatian adierazi den epean, Administrazioari egotzi zaizkion kalte- ordainak.

c) Arau-hausleak idatziz adieraztea ezarri zaion zehapenarekin eta eskatzen zaion kalte-ordainarekin ados dagoela eta espres egiten diola uko epe horretan inpugnazio-ekintzak burutzeko eskubideari.

Baldin eta deskribatu den murrizte hori interesatzen bazaio, interesatuak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetara jo beharko du (Alondegi kalea, 1-2. solairua), Kontrol Administratiboaren Atalera. Bertan ordain- gutuna emanen zaio, orain igorri denaren ordez, eta isunaren zenbatekoa gutxitzeko dokumentazioa ere bai.

4. Isuna edozein banketxe edo aurrezki kutxatan ordaintzen ahal da, horretarako ordain-gutun ofiziala erabiliz, foru agindu hau administrazio mailan irmoa izanen den egunetik hamabost eguneko epean. Epe hori iraganik, premiamendu bidez kobratuko da diru-kopuru hori.

5. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluen arabera.

6. Foru Agindu honen berri ematea espedientatuari, salatzaileari, Berriobeitiko Udalari, Kontrol Administratiboaren Atalari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren hiruan.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0112222