I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.
Ezin izan da Barne Departamentuko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 1928/2001 ebazpena jakinarazi, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1, 2 eta 135 artikuluetan ezarri bezala. Beraz, indarreko Administrazio Prozeduraren Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa bete da honen bidez:
"1928/2001 EBAZPENA, azaroaren 8koa, Barne Departamentuko zuzendari nagusiak emana, Jeremy Banti jaunari 25.000 pezetako (150'25 euroko) isuna ezartzen diona, Nafarroako Zezenketa Ikuskizunen Erregelamendua urratzeagatik.
Jeremy Banti jaunari hasitako zehapen espedientea ikusi da, Foruzaingoak egindako salaketa dela-eta, San Adrian udalerrian 2001eko uztailaren 25ean egindako nobilladan, pikadorerik gabekoan. Salatutako jaunak agindu zuen arratsaldeko laugarren zekorrari 61 milimetro luze zen arpoitxoko banderila bi (banderila beltzetan erabiliak) eta arpoitxo bikoitzeko beste bi ezartzeko. Zekor hori Moreno Miura ganadutegikoa zen, 8. zenbakiduna, 9. zifra, 1998ko abenduan jaioa.
Gertakariak
1. Zehapen espedientea tramitatzeko, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Foru Legearen 28.2 artikuluan urraketa arinetarako ezarri tramiteak bete dira.
2. Prozedura sumarioa ezin izan zen pertsonalki jakinarazi, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1, 2 eta 135 artikuluetan ezarri bezala. Beraz, aipatu arauaren 59.4 artikulua betez jardun zen, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALaren 2001eko urriaren 17ko 126. zenbakian eta Madrilgo Udaleko ediktu oholean argitaratua
Entzunaldi tramitea buruturik, espedientedunak ez du alegaziorik egin.
3. Salatu gertaerak Nafarroako Zezenketa Ikuskizunen Erregelamenduaren 60. artikuluan (ekainaren 29ko 249/1992 Foru Dekretuak onetsia) xedaturikoaren urraketa dira. Erregelamendu horren 95.4e) artikuluan urraketa arin gisa tipifikatu zen, eta 10.000 eta 75.000 pezeta arteko isunez zeha daiteke (Foru Dekretu horren 98.4 artikulua).
Horregatik guztiarengatik. Nafarroako Zezenketa Ikuskizunen Erregelamenduaren 99. artikuluan xedaturikoaren itzalpean, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren urriaren 13ko 204/1999 Foru Aginduz eman zizkidan eskuenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Jeremy Banti jauna, 970113200618 NAN, eta erregistro profesionaleko 4.203 zenbakiduna, 25.000 pezetako isunez zehatuko da (150'25 euro).
2. Isunaren zenbatekoa edozein banku edo aurrezki kutxatan ordaindu behar da, ordain gutunaren bidez. Ordain gutuna Barne Departamentuko Zuzendaritza Nagusiaren dependentzietan har dezake (Carlos III etorbidea, 2-31002- Iruña).
3. Barne Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoko Bulegoari eta Jeremy Banti jaunari jakinaraziko zaie ebazpen hau. Interesatuari jakinaraziko zaio gora jotzeko errekurtsoa para dezakeela, Nafarroako Gobernuaren aitzinean, jakinarazpenetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluekin (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldarazia) bat etorriz.
Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren zortzian.-Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren"
Iragarkiaren kodea: A0112432