I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
1212/2001 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, 2001/2002 ikasturtean, Nafarroako zenbait ikastetxe itunduri hezkuntza premia bereziko ikasleei laguntzeko irakasle gehiago ematen dizkiena.
Departamentu honetako Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuko Hezkuntza Bereziaren Unitate Teknikoak txosten batzuk prestatu ditu eta bertan Nafarroako zenbait ikastetxe itundu giza baliabideez hornitzea proposatu du.
Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuko zuzendariak eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txostena prestatu eta behar diren giza baliabideak kontratatzeko dirulaguntzak ematea proposatzen dute.
Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30eko 339/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordetutako eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. 2001/2002 ikasturterako, eta 2002ko urtarrilaren 1etik aitzina edo langileak kontratatzen direnetik aitzina, Iruñeko "Esclavas del Sagrado Corazón" ikastetxeari pedagogia terapeutikoko irakasleak ematea, bost orduz astean, eta Tuterako "San Francisco Javier" ikastetxeari, pedagogia terapeutikoko irakasleak ematea, zortzi orduz astean.
2. Hezkuntza premia bereziko ikasleei laguntzeko pedagogia terpeutikko irakasleen soldata, osorik edo partzialki fondo publikoekin sostengatutako irakaskuntza pribatuko enpresen lan hitzarmenean Lehen Hezkuntzako edo DBHko lehenbiziko zikloko irakasle titularren adinakoa izanen da.
Aurreko lerroaldeko langileen soldatak, antzinatasuna eta karga sozialak zuzenean ordainduko ditu Administrazioak ordainketa eskuordetuaren bidez, irakasleen eta ikastetxe bakoitzeko titularraren arteko lan-harremana galarazi gabe, eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren eta aipatu irakasleen artean inolako lan harremanik sortzen ez duela, ekainaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 49. artikuluaren arabera.
3. Ebazpen honen kontra gora jotzeko helegitea paratu daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman dadila agintzea.
5. Ebazpen hau igortzea ikastetxe interesatuei, Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Eskolatze Batzordeko buruari, Ikastetxe eta haien Finantzaketaren Atalari, Hezkuntza Bereziaren Unitate Teknikoari, Eskola Orientazioaren Unitate Teknikoari, Helduen Hezkuntzaren eta Osabidezkoaren Unitate Teknikoari, Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeen Nominen Bulegoari eta Hezkuntza Itunen Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hamahiruan.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.
Iragarkiaren kodea: A0113138