I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak
FORU AGINDUA, 2001eko abenduaren 4koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana. Honen bidez aldatzen da 1994ko abenduaren 19ko Foru Agindua, maiatzaren 23ko 103/1994 Foru Dekretua garatzeko, Nekazaritzako Elikagaien Artisau Diploma eman eta Nekazaritzako Elikagaien Artisautzako Enpresen Erregistroan inskribatzeko arauak finkatzen dituena.
1994ko abenduaren 19ko Foru Aginduko 5.3. artikuluak, maiatzaren 23ko 103/1994 Foru Dekretua garatuz, ezartzen du enpresa bat artisautzakoa izateko eta, horrenbestez, Erregistroan inskribatzeko, eskatuko dela hark landutako produktu guztiak banan bana artisautzakoak izatea.
Nekazaritzako Elikagai Artisautzakoen Batzordeak eskakizun hori aldatzea proposatu du, zentzu honetan: aski izan dadila artisautzakoa izatea ekoizpenaren 100eko 50.
Proposatutako aldaketak enpresen espektatiba ekonomikoak hobetzen lagun dezakeelakoan, artisautzakoa izateari utzi gabe, eta Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Elikaduraren Zerbitzuak emandako adostasun txostena ikusirik;
Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2 b) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
Artikulu bakarra.-Aldatzen da 1994ko abenduaren 19ko Foru Aginduko 5.3. artikulua. Foru agindu horrek, maiatzaren 23ko 103/1994 Foru Dekretua garatzeko, Nekazaritzako Elikagaien Artisau Diploma eman eta Nekazaritzako Elikagaien Artisautzako Enpresen Erregistroan inskribatzeko arauak finkatzen ditu, eta hemendik aurrera honako eduki hau izanen du:
"Enpresa batek, artisautzakoa izateko eta erregistroan inskribatzeko, aplikatzekoak diren Nekazaritzako Elikagai Artisautzakoen Arauekin bat, ekoizpenaren 100eko 50 baino gehiago eskuz landua izan beharko du."
AZKEN XEDAPENA
Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren lauan.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.
Iragarkiaren kodea: A0113022