8. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1158/2001 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana. Honen bidez baimentzen dira Matematikarako argitalpen proiektu bat eta Gaztelaniarako beste bat Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklorako, eta dagozkien curriculum materialak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan erabiltzeko baimena ematen da.

Ekainaren 7ko 183/1993 Foru Dekretuak (ekainaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) arautu zuen erregimen orokorreko irakaskuntzetarako curriculum materialen gainbegiratzea eta baimentzea, eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan izan behar duten erabilera.

Foru Dekretu horrek ezartzen du argitalpen proiektuak gainbegiratu egin beharko direla, eta baimena jasotzeko aipatu behar dituzten puntuak zehazten ditu, bai eta aurkeztu beharreko dokumentazio osagarria ere.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean emandako 339/99 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Baimena ematen da Matematikarako argitalpen proiektu bat eta Gaztelaniarako beste bat Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklorako prestatzeko, eta dagozkien curriculum materialak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan erabiltzeko.

2. Aipatu argitalpen proiektuetatik heldu diren curriculum materialek baimen hau agertu beharko dute 183/1993 Foru Dekretuan ezarritako moduan.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura, Hezkuntza Berriztapen eta Sustapenerako Atalera (Ikasliburu eta Materialen Unitatea), Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, eta Vicens Vives argitaletxera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeita hamarrean.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0113140