I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Beste Xedapenak
1157/2001 EBAZPENA, azaroaren 30ekoa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana. Honen bidez baimentzen dira Macmillan Heinemann argitaletxearen proiektu hauek eta dagozkien curriculum materialak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan erabiltzeko baimena ematen da: Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa) arlorako Brilliant for ESO 3 eta 4 eta Universe 1 eta 2 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren ikasturteetarako; Little Elephant Lehen Hezkuntzako lehen ziklorako eta Little Wizard L. Hezkuntzako bigarren ziklorako.
Ekainaren 7ko 183/1993 Foru Dekretuak (ekainaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean) araubide orokorreko irakaskuntzetarako curriculum materialen gainbegiratzea eta baimentzea arautu zuen, eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan izan behar duten erabilera.
Aipatu Foru Dekretuak ezartzen du proiektu editorialak gainbegiratu egin beharko direla, eta baimena jasotzeko aipatu behar dituzten puntuak zehazten ditu, bai eta aurkeztu beharreko dokumentazio osagarria ere.
Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean emandako 339/99 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Macmillan Heinemann argitaletxearen proiektu hauek baimendu eta dagozkien curriculum materialak ikastetxeetan erabiltzeko baimena ematea: Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa) arlorako Brilliant for ESO 3 eta 4 eta Universe 1 eta 2 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren ikasturteetarako; Little Elephant Lehen Hezkuntzko lehen ziklorako eta Little Wizard L. Hezkuntzako bigarren ziklorako.
2. Aipatu proiektu editorialetatik heldu diren curriculum materialek baimen hau agertu beharko dute 183/1993 Foru Dekretuan ezarritako moduan.
3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen hau Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura, Hezkuntzaren Berriztapen eta Sustapenerako Ataleko Ikasliburu eta Materialen Unitatera, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, eta Macmillan Heinemann argitaletxera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeita hamarrean.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.
Iragarkiaren kodea: A0113139