8. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1489/2001 EBAZPENA, abenduaren 14koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana. Honen bitartez agintzen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea 1340/2001 Foru Agindua, azaroaren 9koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, behin betikoz onesten duena, Aizarozko lur urbanizaezinerako, Basaburuko Udal Plana aldatzeko espedientea, Valle de Basaburua, S.L.k sustatua.

Azaroaren 9an Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emandako 1340/2001 Foru Aginduaren bitartez, behin betiko onespena eman zitzaion goian aipaturiko espedienteari, eta behin betiko onespena argitaratzeko, beharrezkoa zen Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren txostenean ezarritako zehaztapenak jasotzen dituen Testu Bategina ekartzea.

Eskatzen zen Testu Bategina ekarri denez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena, bidezko da Foru Agindu hau argitaratzea:

Horrenbestez, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29ko 1028/1999 Foru Aginduak emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea 1340/2001 Foru Agindua, azaroaren 9koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, behin betikoz onesten duena, Aizarozko lur urbanizaezinerako, Basaburuko Udal Plana aldatzeko espedientea, Valle de Basaburua, S.L.k sustatua, zeinaren testu osoa Ebazpen honen jarraian ematen den eranskinean jasoa den.

2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Aldaketa espedientearen kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Foru Agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

3. Ebazpen hau Basaburuko Udalari, Aizarozko kontzejuari eta sustatzaileei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hamalauan.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Luis Zarraluqui Ortigosa.

E R A N S K I N A

"1340/2001 FORU AGINDUA, azaroaren 9koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, behin betikoz onesten duena, Aizarozko lur urbanizaezinerako, Basaburuko Udal Plana aldatzeko espedientea, Valle de Basaburua, S.L.k sustatua.

Basaburuko Udalak idazpuruan azaldutako espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Aurkeztutako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak egindako txostena ikusirik, bidezkoa da behin betikoz onestea, Foru Agindu honen xedapen zatian ageri den zehaztapena barne.

Horrenbestez, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea, Aizarozko lur urbanizaezinerako, Basaburuko Udal Plana aldatzeko espedientea, Valle de Basaburua, S.L.k sustatua, eta behin betiko onespena ez argitaratzea, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren txostenean ezarritako zehaztapenak jasotzen dituen Testu Bategina ekarri arte.

2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Lerrokaduren dokumentuaren kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Foru Agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

3. Foru Agindu hau Basaburuko Udalari, Aizarozko kontzejuari eta sustatzaileei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren bederatzian.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros".

Iragarkiaren kodea: A0113243