I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1560/2001 EBAZPENA, abenduaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Telekomunikazio Ingeniari Teknikoa titulazio berrirako hamabost osziloskopio digital eta hamabost funtzio- sorgailu erosteko gastua baimendu eta espedienteari hasiera ematen diona.
1.-Erakunde adjudikatzailea.
a) Organismoa: Nafarroako Unibertsitate Publikoa
b) Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Ekonomi Kudeaketako Atala.
c) Espediente zenbakia: C0034/01
2.-Kontratuaren xedea.
a) Objektuaren deskribapena: hamabost osziloskopio digital eta hamabost funtzio-sorgailu erostea.
3.-Tramitazioa, prozedura eta adjudikatzeko modua.
Lehiaketa publiko irekia
4.-Lizitazioko oinarrizko aurrekontua
43.723,63 euro (7.275.000 pta.)
5.-Agiriak lortzea eta argibideak ematea
a) Administrazio eta Kudeaketa Eraikineko Harrera-tokia.
b) Helbidea: Arrosadiko Campusa 31006 - Iruña (Nafarroa)
c) Telefonoa: (948) 16 90 16
d) Telefaxa: (948) 16 96 61
6.-Parte hartzeko eskaerak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: Hogeita seigarren egun naturalaren 14:30a arte, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: Baldintza administratibo eta teknikoen orrian agertzen direnak.
c) Aurkezteko tokia: Erregistro Orokorra.
Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina.
Arrosadiko Campusa 31006 - Iruña (Nafarroa)
7.-Eskaintza Ekonomikoak irekitzea.
a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Batzar gela.
b) Helbidea: Arrosadiko Campusa 31006 - Iruña (Nafarroa)
c) Proposamen ekonomikoak irekitzeko ekintza publikoa Errektoretza Eraikineko Iragarki Oholean iragarriko da, gutxienez 48 ordu lehenago.
8.-Iragarkien gastuak.
Iragarki ofizialak eta prentsako iragarkiak jartzea sortzen dituen gastuak adjudikazioa eramaten duenaren kontura izango dira.
Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeita zazpian.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.
Iragarkiaren kodea: A0200311