I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1559/2001 EBAZPENA, abenduaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak emana, GE Capital Information Technology S.L. enpresari ekipamenduaren erosketa adjudikatzen diona, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Automatika eta Konputazio Saileko Ingeniaritza Telematikoko Arlorako. Erosi beharreko ekipamendua honako hau da: 7204 bidatzaile bat, 3660 bidatzaile bat eta 1600 bidatzaile batzuen handipena. Espedientea C0018/01 da.
Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97.3 artikuluan ezarritakoa betez, jakinarazten da Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak, abenduaren 27ko 1559/2001 Ebazpenaren bidez, ondorengo kontratua adjudikatu duela:
-Helburua: 7204 bidatzaile bat, 3660 bidatzaile bat eta 1600 bidatzaile batzuen handipena
-Adjudikatzeko modua: Lehiaketa publiko irekia
-Adjudikatzeko prezioa: 7.990.000 pzta. (48.020,87 euro)
-Adjudikazioduna: GE Capital Information Technology, S.L
Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeita zazpian.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.
Iragarkiaren kodea: A0200309