I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1438/2001 EBAZPENA, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Telekomunikazio Ingeniari Teknikoa titulazio berrirako ekipamendu mikroinformatikoa erosteko gastua baimendu eta esleipen espedienteari hasiera ematen diona (C0030/01).
1.-Esleipena egin duen entitatea.
a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Ekonomi Kudeaketako Atala.
c) Espediente zenbakia: C0030/01
2.-Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: ekipamendu mikroinformatikoa
3.-Izapidetza, esleitzeko prozedura eta forma.
Lehiaketa publiko irekia.
4.-Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.
8.105.000 pezeta (48.712,03 euro)
5.-Argibideak eta agiriak jasotzeko tokia.
a) Administrazio eta Kudeaketa eraikineko harrera-lekua.
b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruñea (Nafarroa)
c) Telefonoa: (948) 16 90 16
d) Telefaxa: (948) 19 96 61
6.-Eskaintzak edo parte hartzeko eskaerak aurkezteko eguna, agiriak eta tokia.
a) Aurkezteko azken eguna: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita, hogeita seigarren egun naturala, 14:30era arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza administratibo eta teknikoen pleguan agertzen direnak.
c) Aurkezteko tokia: Erregistro Orokorra.
Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina.
Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruñea (Nafarroa)
7.-Eskaintzak irekitzeko eguna, ordua eta tokia.
a) Entitatea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Batzar-gela.
b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruñea (Nafarroa)
c) Baldintza pleguetan dauden irizpideen arabera eskaintzak aztertu ondoren, Errektoretza eraikineko iragarki oholean jakinaraziko dute ekonomi proposamenak zein ordutan eta non irekiko dituzten, ireki aurretik 48 ordu lehenago, gutxienez ere.
9.-Iragarkien gastuak.
Iragarki ofizialak eta egunkarietan azaldu beharrekoak esleipen-hartzailearen kontura ordainduko dira.
Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeita zortzian.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.
Iragarkiaren kodea: A0113142