8. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

950/2001 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri zuzendari nagusiak emana, Altsasuko Aita Barandiarean Egoitzako bainugeletako oztopo arkitektonikoak kentzeko obrak adjudikatzeko lehiaketa eman gabea deklaratzen duena.

Indarra duen legerian xedaturikoari jarraikiz, aditzera ematen da Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri zuzendari nagusiak abenduaren 10ean emandako 950/2001 Ebazpenaren bidez eman gabea deklaratu dela irailaren 20ko 689/2001 Ebazpenaren bitartez onetsitako obra-lehiaketa hau (urriaren 24ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, 129. zk.).

Altsasuko Aita Barandiarean Egoitzako bainugeletako oztopo arkitektonikoak kentzeko obrak.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hamarrean.-Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri zuzendari nagusia, José Luis Alli Fernández.

Iragarkiaren kodea: A0113068