8. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

898/2001 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri zuzendari nagusiak emana, Irunberriko "San Isidro" Zahar Etxea handitzearen kanpoaldea urbanizatu eta alde zaharra jarduera sailkatuen arautegira egokitzeko obrak adjudikatzeko lehiaketa eman gabea deklaratzen duena.

Indarra duen legerian xedaturikoari jarraikiz, aditzera ematen da Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri zuzendari nagusiak azaroaren 26an emandako 898/2001 Ebazpenaren bidez eman gabea deklaratu dela irailaren 20ko 688/2001 Ebazpenaren bitartez onetsitako obra-lehiaketa hau (urriaren 24ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, 124. zk.):

Irunberriko "San Isidro" Zahar Etxea handitzearen kanpoaldea urbanizatu eta alde zaharra jarduera sailkatuen arautegira egokitzeko obrak.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeita seian.-Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri zuzendari nagusia, José Luis Alli Fernández.

Iragarkiaren kodea: A0113067