8. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1720/2001 EBAZPENA, abenduaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Mariano Lacarra López jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laguntza Espezializatuko Zuzendaritzako Prestazio eta Itun Zerbitzuko buru izendatzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren 52.3 artikuluak xedatzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, zuzendari bakoitzak proposaturik, zerbitzuburuak izendatu eta kargutik kenduko dituela. Izendatuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantillako langileak izanen dira.

Horrenbestez, Laguntza Espezializatuko zuzendariak hala proposaturik, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Mariano Lacarra López jauna, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laguntza Espezializatuko Zuzendaritzako Prestazio eta Itun Zerbitzuko buru izendatzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen berri ematea interesatuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Administrazio eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari, Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuko buruari, Nominen eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuko buruari eta Laguntza Espezializatuko Zerbitzuko buruari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hamahiruan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia, Víctor Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: a0200225