8. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1709/2001 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Jesús Azcárate San Miguel andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile funtzionarioa, Altsasuko Erizaintza Unitateko burutzatik kentzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 12an emandako 1204/1996 Ebazpenaren bidez, María Jesús Azcárate San Migulel andrea, Altsasuko Osasun Eskualde Oinarrizkoko Erizaintza Unitateko buru izendatu zen, 1996ko irailaren 16tik hasita, bitarte baterako.

Horrenbestez, abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. María Jesús Azcárate San Miguel andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile funtzionarioa, Altsasuko Osasun Eskualde Oinarrizkoko Erizaintza Unitateko burutzatik kentzea, berak eskatuta, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hamabian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: a0200227