Iragarkia
8. ALDIZKARIA - 2002ko urtarrilaren 18a
III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I T Z A
Itzako Udalerriko argien instalazioak arautzen dituen ordenantza. Behin betiko onespena
Itzako Udalak, 2001eko irailaren 28ko osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen:
1. Herriko argiak:
Auzune berrietan eta oraingo auzuneen zabalgunetan nahiz berrikuntzetan argien instalazioak beharko dira, ondoko puntuetan zehaztutako ezaugarriak izanen dituztenak.
2. Mailak eta uniformetasunak:
2.1. Argitu beharreko kale eta eremuen sailkapena:
Argitu beharreko kale eta eremu orotan behar diren argitasun eta uniformetasunen mailak definitzearren, ondoko sailkapena hartuko da kontuan:
-A motakoak: sare nazionaleko edo probintzialeko errepideak.
Kale nagusiak, ibilgailuen joan-etorri handia dutenak.
-B motakoak: ibilgailuak ibiltzen diren kaleak.
Kaleen ezaugarriak direla eta, errendimendu handiko argiekin argitzen direnak, ondoko puntuetan emanen den definizioaren arabera.
-C motakoak: oinezkoendako kale edo eremuak, ibilgailuen joan- etorri txikia dutenak.
"A" motakoak 28 0,6 0,3
"B" motakoak 24 0,55 0,3
"C" motakoak 18 0,5 0,2
3. Materialak, motak eta kalitateak:
3.1. Luminariak eta lanparak:
Luminariak:
Kasuan kasuan erabili beharreko luminaria mota zehaztearren, proiektu egileak ondokoak hartu beharko ditu kontuan:
1. Herriko hirigunearen zabalgune txikiak diren auzuneak, etxebizitza bakarra edo zenbait eraikitzeko eratuak.
2. Berez hirigintzako multzoak diren auzuneak, herriko hirigune sendotutik kanpoko auzuneak.
-1. kasua. Auzunea zein herritan dagoen, herri hartan erabilitako luminarien antzekoak erabiliko dira, betiere 3.1.1. puntuan adierazi ezaugarriak betez.
-2. kasua. Erabiliko diren luminariek 3.1.1. puntuan adierazi ezaugarriak beteko dituzte (ez dira, hortaz, herriko hirigunean daudenen antzekoak izan beharko).
Berezko entitatea duten auzunetan, beste zernahi auzunetik erabat burujabe direnetan, 3.1.1. puntuan adierazi luminariez beste onar daitezke (urbanizazio proiektuan adierazi eta definitu beharko da zein luminaria proposatzen den, Udalak onesteko).
Lanparak:
Honelako lanparak erabili ahalko dira:
-V.S.A.P.koak.
-V.S.A.P.koak (confort) (kolore hobetua).
-V.M.C.C.koak.
-V.M.H.M.koak
Aipaturiko kasu guztietan luminarietarako zehaztu alderdi berberak hartuko dira kontuan.
3.1.1. Luminarien kalitateak eta motak.
Aurreko puntuan adierazi bezala, ondoko baldintzak betetzen dituzten luminariak paratu ahalko dira:
3.1.1.1. Farol artistikoak:
Taxuketa itxia izanen dute, 250 W-ra bitarteko V.S.A.P. lanparak eta potentzia bereko V.M. lanparak edukitzeko modukoak.
B.T. material elektrikorako ingurukariak izanik, UNE 20314 arauak beteko dituzte, 0 motako gailuak baitira, eta osagarri elektrikoak ez dira plaka birakarien gainean muntatuko.
Milimetro bateko lodierako altzairuzko txapan egingo dira, baita 1,5 mmm-ko lodierako altzairu galbanizatuan ere.
Farolaren atal metaliko guztiak altzairu herdoilgaitzezkoak edo galbanizatuzkoak izanen dira.
Difusoreak polikarbonato grabatuan edo beira tenplatuan eginak izanen dira.
Islatzailea altzairu herdolgaitzezkoa izanen da.
Pizteko gailua difusoreak desmuntatu gabe erabili ahalko da.
Lanpara-euskarria portzelanazkoa izanen da, indartua, CEI 238 araua betetzeko.
Torlojuak eta azkoinak letoizkoak izanen dira.
Farolaren gorputza labean pintatuko da, poliuretanozko esmalteaz eta beltzez, pintura plegu honetan eskatu bezain iraunkorra izan dadin.
Poliamidan eginiko farol artistikoak paratzen ahal dira, masan koloreztaturiko beira-zuntzaz indartua bada. Difusore nahiz islatzaileak aipatu kalitatekoak izanen dira.
3.1.1.2. Errendimendu handiko luminariak (1. motakoak):
Itxiak izanen dira eta bi konpartimentutan banatuak, bat sistema optikorako eta bestea pizteko gailurako.
Gutxieneko babes-maila sistema optikoaren konpartimenturako: IP65.
Gorputz nagusia aluminio injektatuzkoa izanen da, labean poliesterko pinturan margotua. Pinturaren itsasduraren egiaztagiri ofiziala aurkeztu beharko da.
Sistema optikoa:
Ondokoak izanen ditu:
-Pieza bakarreko islatzailea, elektrokimikaren bidez distirarazitako aluminioan egina, anodikoki herdoildua.
-Beirazko itxitura. Beira segurtasunekoa izanen da, gogortua, zapala, Securit motakoa, eta lodierak talkaren kontrako erresistentzia bermatu beharko du, NF C 71-110, 4, 11 arauko manuak betetzeko moduan.
-Lanpara-euskarria: E-40, portzelanazkoa.
Osagarrien konpartimentua: pizteko gailua aise sartzeko behar bezain handia izanen da, luminaria zutabearen gainean paratu ondotik. Gailuak, berriz, V.S.A.P. motako lanpara izanen du, argi-fluxu bikoitzekoa, eta 250 W-ko A.F.
3.1.1.3. Luminaria apaingarriak:
Materiala:
Gorputz nagusia:
-Aluminio injektatua.
-Poliamida, beira-zuntzaz indartua.
Difusorea:
-Polikarbonatoa, UV izpien kontra tratatua.
-Beira tenplatua.
-Kapazitatea:
-Gailuetarako eta V.S.A.P.ko lanparetarako: 150 W, maila bikoitzekoa.
Islatzailea:
-Aluminio anodizatua edo altzairu herdoilgaitza.
Islatzailea eduki beharko dute eta ez da onartuko alde guztietara argia ematen duen luminariarik.
3.2. Aginte-tresna:
Hormigoi armatuzko armairua izanen da, atea poliester indartuan egina, tenperatura handian eta moldean prentsaturiko beira-zuntza duena.
Blokebakarra izanen da, neurgailuaz gain aginte-koadroa eta babesteko koadroa edukitzeko.
Gutxieneko neurriak: 1180X1060X320 mm.
Zokalo eta kutxeta bidez ainguratuko dira, erantsitako planoaren arabera.
Koadro bakoitzaren barnean argi-puntu bat jarriko da, 40 W-ko lanpara duena.
Koadroko atalek zeinek bere errotulua eramanen du.
3.3. Eroaleak:
Kobrezkoak izanen dira, eta kasuan kasuan, behar den sekzioa izanen dute (R.E.B.T. betez); isolamendua: PRCkoa; mota: UNE RV.
Kable guztien kanpoko estalkietan honakoak grabatuko dira: marka, mota (RV), eroale kopurua eta haien sekzio nominala.
Eroaleak lehen mailako markakoak izanen dira eta konexio guneetan 3Mko SCHOTCHSIl izeneko zinta poro-estalgarri bereziarekin edo antzekoren batekin estaliko dira.
3.4. Zutabeak:
3.4.1. Faroletarako zutabeak:
1.) Argi-puntu bakarrerako zutabea.
Burdinurtuzko pieza bakarrean eginen dira, edo bestela, oinarria burdinurtuzkoa izanen da eta fustea, berriz, altzairuzko xaflazko hodia.
Ateska baten bidez mekanizatuko dira, ateska hori izanik fusiblera eta lurrerako hartunera iristeko sarbidea. Altzairu herdoilgaitzezko torlojuaz itxiko da.
Oinarriaren barnean, ateskatik erabiltzeko moduan, pretina bat egonen da, zulatzeko makinaz soldatua, lurrerako hartunea bertan jartzeko.
Zutabe osoak herdoilaren aurkako inprimazioarekin pintatuko da bitan, eta beste bitan poliuteranozko esmalte beltzarekin.
3.4.2. Altzairuzko xaflazko argi-paldoak eta zutabeak:
ST-32-2 karbonoko altzairuzko xaflan eginen dira, ondotik adieraziko den lodierakoa. Pieza bakarrekoak izanen dira, eta pieza hori sortzaile osoan zehar hertsiki soldatuko da gas aktiboko atmosferan egindako prozedura automatiko baten bidez, DIN 1910 eta DIN 8559 arauen arabera.
Fustearen beheko aldean oineko plaka lokailu bat egonen da 8, 10 edo 20 mm-koa. Plaka enbutizioz eginen da, fusteari barnetik nahiz kanpotik soldatuz lotuko zaio, eta lau zulo trokelatu izanen ditu, jarriko diren lotura pernoei egokituak.
Erresistentzia mekanikoak, behar den luminaria edo luminariak paratu ondotik, indarra izan beharko du Behe-tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoan zehaztu esfortzuak jasateko, eta 3,5 izanen da segurtasun koefizientea. Alderdi hori egiaztagiri ofizialaren bidez ziurtatuko da.
Atea finkatu eta ateari eragiteko osagarriak altzairu herdoilgaitzezkoak izanen dira.
Fustearen barnean, eta erregistrotik erabiltzeko moduan, lurrerako lotunea jarriko da. Erregelamenduaren araberakoa izanen da eta zutabeak konexiorako behar den pretina edukiko du.
Argi-paldoak eta zutabeak herdoil ez daitezen, zink-bainutan galbanizatuak beharko dute izan, UNE 37501 arauarekin bat. Zikinkeria, koipea, axalak eta abarrak garbitzearren, koipea kentzeko nahiz azidoz desugertzeko bainutan sartuko dira eta finkatzailearekin tratatuko. Garbiketak ere erabiliko dira eta aurre-beroketa (lehorrean). Ondoren, zink-bainutan murgilduko dira, behin bakarrik eta behar bezain luze.
Elementuok galbanizatutakoan ez da eginen estaldura hondatzen ahal duen konformaziorik ez eta errepaso mekanikorik ere.
Galbanizatuaren lodiera gutxienez ere 520 gr/m2-koa izanen da. Kanpoko estalduraren homogeneitatea, itsaspena eta itxura bat etorriko dira UNE 3750 eta 7183 arauekin.
Forma, neurriak eta egiteko modua bat etorriko dira arloko egungo legeekin.
Neurriak motaren araberakoak izanen dira, eta konoenborkarak edo tutu zilindriko erakoak.
-A motakoak: zutabe konoenborkarak:
Konoenborkarak izanen dira, ondoko konikotasun eta neurrietakoak:
3-3,5 m 60 mm 20:1000 250x250x8 3 mm
6 m 60 mm 13:1000 400x400x10 3 mm
8 m 60 mm 13:1000 400x400x10 3 mm
9 m 60 mm 13:1000 400x400x10 4 mm
10 m 60-76 mm 13:1000 400x400x20 4 mm
12 m 76-89-102 13:1000 400x400x20 4 mm
-B motakoak: tutu zilindriko erako zutabeak:
3-3,5 m 113,5 mm 0:1000 250x250x8 4,25 mm
4 m 113,5 mm 0:1000 250x250x8 4,25 mm
Luminariek zorro bat izanen dute, 60 mm-ko diametrokoa eta 70 mm-ko luzerakoa, luminariari akoplatzeko.
3.4.3. Farolak finkatzeko besoak:
Bi motakoak izan daitezke, honelakoak:
1) Behar bezalako neurriak dituen tutu altzairuzko baten bidez konformatuak. Tutua burdinurtuan edo aluminio galdatuan indartuko da (burdinezko piezak mekanizatu ondotik galbanizatu eginen dira).
2) Pieza bakarrekoak, oso-osorik aluminio galdatuan eginak.
Pintura: inprimaziozko bi eskualdi eta poliuteranozko pinturazko beste bi. Kolorea, beltza, behar diren probak egindakoan erabakiko da.
3.4.4. Luminarietarako besoak:
Konformazioa: altzairuzko tutua eta ainguraketa-plaka, hiru lau zulokoa. Besoen neurriak eutsi beharreko luminarien pisu eta neurrien araberakoak izanen dira.
Besoa beroan galbanizatuko da konformatu ondotik. Tratamendu horren ondoren ezin izanen da inola ere mekanizatu.
Pintaturik edo pintatu gabe utz daiteke, aipatu tratamenduaren ondoren.
3.4.5. Besoak fatxadetan nola ainguratu:
16 metrikako pernoak erabiliko dira, obrazkoak eta landatzeko 15 cm dituztenak, edo bestela, tako kimiko egokiak.
3.5. Pizteko gailua:
Luminariaren barnean egonen da, homologatua izanen da eta UNE nahiz CE arauak beteko ditu. Piztu beharreko lanpararako egokia beharko du izan.
Energia aurrezteko sistema:
Ondoko bi sistema hauetako bat erabili ahalko da:
-Instalazio osoa hartzen duen ekipo nagusi baten bidez.
-Puntuz puntu, behar diren ekipoak erabilita.
Maila bikoitzeko ekipoak: (fluxua moteldu eta energia puntuz puntu aurrezteko):
Ondoko lau osagai bereizi eta desmuntagarri hauek izanen ditu beti:
-Erreaktantzia eta induktantzia laguntzailea.
-Abiagailu elektronikoa.
-Bi kondentsadore.
-Errelea, konmutazio bikoitzekoa (konmutazioa, fluxu osoa eta fluxu erdia batera eta modu automatikoan egiteko).
Potentzia faktorea 0,9tik 1era bitartekoa izanen da beti.
Ekipo nagusia (fluxua moteldu, tentsioa egonkortu eta energia aurrezteko):
Argi fluxuaren erregulatzaile egonkortu eta estatikoa izanen da.
Irteera-tentsioak gehienez ere % +/- 1,1eko arteko aldaketa izanen du, sarrera-tentsioaren aldaketak 200 V-tik 253 V-etara bitartekoa badira.
Fluxua moteltzeko 8 maila izanen ditu, arrapala bikoitza edukiz, fluxua nahi bezala handitu zein txikitzeko.
3.6. Lurrerako hartuneak:
Kanalizazioaren zangaren azpian, landare-lurrez pixka bat estalita, eroale biluzi bat jarriko da, Cu sekzioan 35 mm2-koa. Eroale horrek zutabe gaineko luminarioen lurrerako kable guztiak konektatuko ditu.
Lurreko erresistentzia hain handia izanen da non ezein elementu eskuragarritan lurreko deribazioa egonda sortzen ahal den kontaktu tentsioa 45 V-tik beheitikoa izanen baita.
Zutabe, luminaria eta gainerako elementu eskuragarriak lurrari konektatuak egonen dira.
4. Instalazioaren ezaugarriak:
4.1. Instalazio elektrikoa:
B.T. Erregelamendu Elektroteknikoa eta jarraibide tekniko osagarriak betez eginen da.
4.2. Instalazio sistema:
Auzune berrietan, egungo auzuneen zabalguneetan etab. instalazio elektrikoa lur azpian eginen da, ezaugarri hauek betez:
Eroaleak polobakarrekoak izanen dira, aipatu ezaugarriak beteko dituztelarik. Aurretik jarritako hodien barnean jarriko dira, ondokoak kontuan hartuta:
-Eskuz sartuko dira edo halako makineria berezi bat erabilita, eroaleek trakzio esfortzu soberakoak ez jasateko.
-Kutxeten ertzetan arrabola erabiliko da, eroaleak ez kaltetzeko.
-Ahalik eta tarterik luzeenetan jarriko dira, gutxienez ere 180 metrotan moztu gabe (betiere luzera horretako eta sekzio aldaketarik gabeko tarterik bada).
Kutxeta guztietan begizta bana eginen da handik igarotzen diren eroale guztiekin, mantentze-lana erraztu aldera.
Kutxeten barnean egiten diren konexio guztietan begiratuko da erabatekoa dela bai eroaleen jarraikortasuna bai konexioen isolamendua. Horretarako, elastomerozko zintak erabiliko dira, jarritakoan haien artean masa uniformea osatuz urtu eta isolamendu indartua osatuko dutenak (erabilitako zintak poro-estalgarriak izanen dira, lodiera eta elastikotasun handikoak).
Aireko deribazioa:
Luminariak fatxadetan bermatuak daudenean, honelako irizpideak erabiliko dira luminarietarako deribazioak egiteko:
-Eroalea fatxadako lehenengo tartea babesteko, altzairuzko hodia erabiliko da, behar bezalako kalibrea duena.
-Eroaleak polobakarrekoak izanen dira lehenengo tarte horretan eta aipatu ezaugarriak izanen dituzte.
4.3. Kanalizazioak:
PVC-ko bi (2) hodi edo gehiago, hormigoizko azkoin batez babestuak. Azkoinaren neurriek hodien kanpoko sortzailea baino handiagoak izan beharko dute: gutxienez ere 10 cm handiago, gainetik, eta 5 cm, behetik eta alboetatik.
Tarte bakoitzaren kanalizazioan gutxienez ere hodi bat egonen da linea bakoitzeko, eta beste bat, erreserbakoa.
Instalazioaren sakonera: azkoinaren goiko aldea gainazaletik 50 cm-ra egonen da.
Azkoin babesgarriaren gainetik seinalizazio-banda bat paratuko da.
Kanalizazio-hodiak:
Binilozko poliklurozkoak izanen dira. Bi motatakoak onartuko dira, kasuan kasuan.
1. Zurrunak, ondoko neurri eta ezaugarrietakoak:
Diametroa: 110 mm. Hormaren lodiera: 2,2 mm.
Diametroa: 160 mm. Hormaren lodiera: 3,2 mm.
2. Geruza bikoitzekoak: PVCkoak izanen dira; kanpoko horma uzkurtua izanen dute eta barnekoa leuna.
Diametro nominala 110 mm-koa izanen dute eta tarte jarraietan paratuko dira, kutxeten artean edo osagai berezien bidez lotuak.
Zapalketaren kontrako erresistentziarik handiena izanen dute, 2,2 mm-ko horma-lodiera duten zurrunen parekoa.
4.3.2. Deribazio kutxetak:
Kutxeten bidez eginen dira deribazio guztiak.
Argi-puntu guztietatik gertu kutxeta bat paratuko da.
Barneko neurriak 35X35 cm izanen dira eta sakonera, 75 cm-koa.
Kutxeten estalkiak burdinurtuzkoak (burdinurtu nodularra) izanen dira bai markoa bai estalkia bera.
Estalkiaren kanpoko aldean "Alumbrado Público" anagrama grabatuko da edo kasuan kasuan adieraziko dena.
Azala irristagaitza izanen dute eta galipot geruza batez babestuko dira.
Bi motatakoak izan daitezke, zoladuraren arabera:
-Espaloietan eta antzekoetan: estalkien haustura-karga 12,5 tonakoa izanen da.
-Galtzadetan: estalkien haustura-karga 40 tonakoa (D 400) izanen da.
Arau hauek bete beharko dituzte: UNE 36-118-73, UNE 41-300-87 eta EN 124.
4.4. Energia hornidura:
Herriko argiak herriko argien instalaziora konektatu ahalko dira ondoko baldintzak betez gero:
-Instalazio berriaren potentzia 6 KW-tik beherakoa bada.
-Egungo instalazioaren aginte nahiz babes zentroak argi berri hori jasaterik badu.
-Konektatuko den linea instalazio berria jasaterik badu (tentsio-erorketaren gaineko beharkizun guztiak betez, e.a.)
-B.T. Erregelamendu Elektroteknikoan nahiz agiri honetan eskatu segurtasun-neurriak instalazio berri osoan betetzen badira, dela aginte zentroan egun dauden elementu babesgarriekin dela jarritako elementu berriekin.
-Herriko argiak paratzeko instalazio berriaren proiektuan puntu horiek guztiak kontuan hartu eta egiaztatzen badira.
Aurreko puntuak bete ezean, edo herriko argiak paratzeko instalazio berria urrun dagoelako egungo beste instalazio bati konektatzea ekonomikoki errentegarria ez bada, energia izateko beste kontratu bat sinatu beharko da enpresa hornitzailearekin.
Horrela gertatuz gero, aginte zentro berri bat paratuko beharko da, agiri honen 3.2 puntuko ezaugarriak izan beharko dituena.
4.5. Babesteko sistema:
Instalazio elektrikoaren lineak oro ondokoen kontra babesturik beharko dute egon: gainkargak, gaintentsioak eta zirkuitulaburrak. Horretarako, etengailu magnetotermikoak edo kalibre egokiko fusible zirkuitulaburrak izan beharko dituzte, baita mozketa-ahalmen nahikoa ere, B.T. Erregelamendu Elektroteknikoak alderdi horien gainean agindutakoa betez.
Horrez gain, bi etengailu diferentzialek babestuko dute aginte-zentrotik abiatzen den zirkuitu edo linea bakoitza. Etengailuok akats-intentsitatea erregularria izanen dute, 0,03 amperiotik 1era bitarte.
5. Herriko argien instalazioaren legeztapena
Industria Departamentuak edo kontrolerako erakunde eskudunak legeztatu beharko ditu Herriko argien instalazio berriak nahiz daudenen hedapenak. Horretarako, sustatzaileak behar diren agiriak aurkeztu beharko dizkio, hau da, instalazio elektrikorako proiektua, instalazio elektrikoaren obra zuzendaritza, instalazioaren boletina nahiz gainerakoak; hori guztia, instalazioa obra onartu aurretik legezta dadin.
6. Herriko argien instalaziorako proiektua.
Herriko argiak auzune berrian paratzeko proiektua aurkeztu beharko da Udalean.
Proiektua urbanizazio proiektuaren barnean egon daiteke, separata moduan, edo proiektu bereizia izan, urbanizazio proiektuaren egile berberak edo beste teknikari batek sinatua. Nolanahi ere, agiri zehatz guztiak bilduko ditu, egin beharreko obra nahiz instalazio guztiak garbi definituz. Gutxienez ondoko agiriak aurkeztuko dira:
Egin beharreko instalazioaren memoria deskriptiboa.
Kalkuluak:
-Argiarena (iluminantzia eta uniformetasun mailak).
-Instalazio elektrikoarena.
Aurrekontu zehaztua, kontusailez kontusail.
Planoak:
-Oina, kanalizazioak eta eroaleen banaketa.
-Obra zibilaren elementu guztien xehetasunak.
a) Kanalizazioak.
b) Kutxetak.
c) Oinarriak, zimenduak.
-Eskema hari-bakarra.
Materialen definizioa, ordenantza honetako berberak betez (definizioak ez du zertan agiri bereizia izan, baldin eta materialak behar bezain ongi definitzen badira memoriaren, planoen eta aurrekontuaren agirietan).
7. Obren onarpena:
Sustatzaileak Herriko argien instalazioa behin betikoz onartzeko eskatuko dio Udalari eta eskabidearekin batera ondoko agiriak aurkeztuko ditu:
-Instalazio elektrikoen boletina, Industria Departamentuak edo kontrol erakunde baimenduak izapidatu eta izenpetua; egiaztagiria, herriko argien instalazioa baimentzeko erakunde horretan behar diren agiriak izapidatu direla dioena.
-Lurreko erresistentzia (tarte banandu bakoitzeko, halakorik bada).
-Isolamenduko erresistentzia (faseen artekoa, faseen eta lurraren artekoa, faseen eta neutroaren artekoa).
-Tentsio erorketa, punturik kaltegarrienean.
Agiri horiek ekarrita, behar diren egiaztapenak egin eta dena ongi badago, Udalak behin-behinekoz onartuko du instalazioa.
Urtebetez (1), instalazioaren mantentze-lanak sustatzailaren kontu egonen dira. Urtebete hori igarota, Udalak behin betikoz onartuko du herriko argien instalazioa eta Udalaren esku geldituko da osorik.
Eritzebeitin (Itzako Udalaren egoitza), bi mila eta bateko urriaren bostean. Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: A0110509
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
