III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
U H A R T E
Jarduera sailkatua
Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean ezarritako tramitazioa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, ondotik zehazten den jarduerari buruzko espedientea, jarduerak ukitutakoek aipatutako epean alegazioak egin ditzaten.
Eskatzailea: Francisco Javier eta Santiago Elizalde Salvoch. Jarduera: zurgindegia. Tokia: Uharteko S.10.9.b lurzatia.
Uharten, bi mila eta biko urtarrilaren zazpian. Alkatea, José Iriguibel López.
Iragarkiaren kodea: A0200167