I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Agintariak eta Langileak
1678/2001 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, José Ignacio Erro Jaúregui jauna Nafarroako Ospitaleko Harrera Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuko bigarren xedapen gehigarriko 6. idatz-zatiak xedatzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen duela eskumena unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo ordezko gisa izendatzeko.
Abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik dauzkadan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. José Ignacio Erro Jaúregui jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko funtzionarioa, Nafarroako Ospitaleko Harrera Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen hau igortzea interesatuari, Nafarroako Ospitaleko Langileri Zuzendaritzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren hogeita zortzian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.
Iragarkiaren kodea: A0113063