77. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

560/2002 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana. Honen bidez ebazten da Jendaurreko fasea eta behin betikoz onesten da "NA-132 Lizarra-Tafalla-Zangoza errepidea zabaldu eta hobetzea. Tartea: Lergako gaina-Eslaba" eraikuntza proiektua.

"NA-132 Lizarra-Tafalla-Zangoza errepidea zabaldu eta hobetzea. Tartea: Lergako gaina-Eslaba" eraikuntza proiektua teknikoki onetsi zen eta jendaurrean jarri otsailaren 28an 232/2002 Ebazpenaren bidez, eta 2002ko martxoaren 15ean eman zen argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (33. zk.).

Ebazpen horrek hasiera ematen zion ukitutako ondasun eta eskubideen desjabetzapen espedienteari, eta jendaurrean jartzen zen, interesatuek iruditzen zitzaizkien ohar eta alegazioak egin zitzaten.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi du alegazioen epea bete denean honako hauek jaso direla:

1. alegazioa.-Patrocinio Beroiz jauna.

Bidezko ondorioetarako, eskatzen du kontuan hartzeko ukituen zerrendan alor gisa ageri den Lergako 1. poligonoko 365 lurzatian olibondoak ere badaudela.

Erantzuna.

Onetsi egin da alegatutakoa. Okupatu aurreko aktan ukitutako olibondoen kopurua zehaztuko da.

2. alegazioa.-José Antonio Artázcoz Valencia.

Lergako 7. poligonoko 4. A eta B lurzatietan egindako neurketaren ondoren, nahi duela jaso dadin honako hau: larreen aldeak 700 m2 dituela eta gainerakoak, berriz, 2.119 m2-raino alorra dela; eta, beraz, ukituen zerrendan ageri den neurketa zuzen dadila.

Erantzuna.

Lergako 4. poligonoko 317 lurzatian ukipena berrikusi eta lurzatien neurketa egin ondoren, honako hau da emaitza:

-317 A, alorra; ukitutako azalera, 856,23 m2.

-317 B, larreak; ukitutako azalera, 1.263,60 m2.

3. alegazioa.-Sagrario Zabalza Zabalegui, Lergako alkatea, Lergako Udalaren ordezkari gisa.

Obretan badela tarte bat Indusi mendiko larrearekin muga egiten duena, hesitua dagoela eta badela han libre dabilen azienda. Hesi hori bere onean eduki behar da obrek irauten duten bitartean, eta bukatzen direnean bertan dagoen aziendarentzat egokia den modukoa jarri beharko da.

Erantzuna.

Alegatutakoa onesten da. Proiektuan jasoa dago hesi hori lehengoratzea.

4. alegazioa.

Sagrario Zabalza Zabalegui, Lergako alkatea, Lergako Udalaren ordezkari gisa.

Kupeldegiaren aurrez aurre dagoen errepideko aldean ez dela inolako jarduketarik aurreikusi, eta alde hori ez dela herrigunekoa.

Erantzuna.

Alegatutakoa onesten da. Proiektuan jasota bazegoen ere 3+562 k.p.tik, 53+300 k.p.ra konpontzea, zeharbidearen bukaeraren seinalea dagoen lekuraino hain zuzen, puntu horretatik kupeldegirainoko tartea exekutatuko da, aldamenetako eraikinek uzten duten zabalera emanez.

5. alegazioa.-Juan Iriarte Echapare jauna.

Ukipen zerrendan ageri den Lergako 1. poligonoko 410. lurzatiko finka besatarako mahastia omen da; beraz, ukipena estimatutakoa baino handiagoa omen da. Izan ere, mahatsondoak kendu egin behar dira makineriari itzulbidea uzteko, eta horregatik kalte hori kontuan hartzeko eskatzen du, ordainetarako.

Erantzuna.

Bere garaian finkatzen den kalteordainean, ukitzen diren burdin-harizko ilarak berregitea kontuan hartuko da.

6. alegazioa.-Avelino Ojer Valencia.

Ukipen zerrendan aldi baterako zabortegitarako erabiltzekotzat ageri den Lergako 2. poligonoko 319. lurzatiko finka, orain duen landare-lurrarekin uzteko eskatzen du, eta are hobetzeko, harriak kenduz, ekoizpenean galerarik izan ez dadin.

Erantzuna.

Onesten da alegatutakoa. Zabortegitarako pentsatutako lurzatietan honako jarduera-aldi hauek izanen dira: a) landare-lurra kentzea, b) soberako lurrak planoaren arabera zabaltzea, c) landare-lurra berriz jartzea.

7. alegazioa.-Martín Ibarrola Uriz.

3. poligonoko 233 lurzatia alorra dela alegatzen du, ez larrea.

Erantzuna.

Onartzen da alegatutakoa, eta adierazten larre kalifikazioa Katastroko Erregistroan dagoena dela.

Proiektuari adostasun txostena eman dio Ingurugiro zuzendari nagusiak, 2002ko maiatzaren 22an, honako baldintza hauekin:

LERGAKO UDALERRIA

125 Ibarrola Uriz, Martín Bartolomé de Carranza, 24, 2.a ezk.

Iruña 271 3 5.151 Alorra

126 Muruzabal Mina, Babil San Miguel, 34 272A 3 6.964 Alorra

Lerga 272B 3 1.109 Larrea

127 Garayoa Asurmendi, José

eta beste bat Mayor k., z.g. Lerga 2 4 260 Alorra

128 Goicoechea Reta, Isidro San Miguel k.,13. Lerga 3 A 4 135 Alorra

129 Garayoa Asurmendi, Francisco Istizu kalea, 47. Zizur Nagusia 417 1 672 Alorra

130 Iribarren Goñi, Francisca Del Sol k., z.g. Lerga 415 1 240 Alorra

"Herrilurrari eta bereziki titulartasun publikoko 46. mendiari 3. poligonoko 271 eta 272 lurzatiak -titulartasun pribatukoak- eratxikitzea, guztira 13.224 egiten baitituzte baturik. Lur horiek inguruko zuhaitz espezie propioez basoberrituko dira edo-ta aldamenean espezie nagusia den landaretza lortzera zuzenduko, Quercus faginea basoa alegia.

"Artzantza mugatzeko itxitura bat egitea, Lergako herri-basoaren Oihan Kudeaketarako Planean ezarritako 23.a, 23.b eta 23.a esparruak hartzen duten eskualdea finkatzea.

Partzelarioa aldatu egin da aurreko baldintzetara eta Lergako Udalak aurkeztutako alegazioetara egokitzeko, eta, beraz, honako lurzati hauek desjabetu beharra dago:

Horrenbestez, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatuarekin bat, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluan xedaturikoarekin bat, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBATZI DU:

1. "NA-132 Lizarra-Tafalla-Zangoza errepidea zabaldu eta hobetzea. Tartea: Lergako gaina-Eslaba" izeneko proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat ematea, ebazpen honen azalpen zatian alegazioei emandako erantzunetan adierazitakoarekin bat.

2. "NA-132 Lizarra-Tafalla-Zangoza errepidea zabaldu eta hobetzea. Tartea: Lergako gaina-Eslaba" izeneko proiektua behin betikoz onestea. Haren kontrata bidezko aurrekontuak 4.962.413,57 euro egiten du.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitara ematea.

4. Ebazpen honen berri ematea Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari, Lergakoi Udalari, alegaziogileei, Martin Ibarrola Uriz jaunari, Babil Muruzabal Mina jaunari, José Garayoa Asurmendi jaunari, Isidro Goicoechea Reta jaunari, Francisco Garayoa Asurmendi jaunari eta Francisca Iribarren Goñi andreari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren zazpian.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0206541