77. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2002ko ekainaren 7koa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait bulegotarako ekipamendu mikroinformatikoaren 6. lotearen hornidura prozedura irekiaren bidez kontratatu eta lehiaketaren bidez adjudikatzeko espedientea onesten duena.

Informazioaren Biltegi eta Teknologia Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait bulegotarako ekipamendu mikroinformatikoaren 6. lotearen hornidura kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraikiz:

Kontratuaren xedea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait bulegotarako ekipamendu mikroinformatikoaren 6. lotearen hornidura eginen duen enpresa hautatzea (2002/55 espediente zenbakia).

Tramitazioa: arrunta.

Adjudikatzeko prozedura: irekia.

Adjudikazio bidea: lehiaketa publikoa.

Kontratuaren aurrekontua: 246.401,23 euro.

Egiteko epea: 20 egun natural kontratua sinatzen denetik hasita.

Proposamenak aurkeztea: 2002ko uztailaren 22ra arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean.

Klausulen pleguak: Informazioaren Biltegi eta Teknologi Zerbitzuan (Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2ko behean), bulegoko egun-ordu baliodunetan.

Proposamenak non eta noiz irekiko diren: 2002ko abuztuaren 2ko 10:00etan, Zerbitzu horretako bulegoetan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamaikan.-Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafé Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: A0206818