77. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E S L A B A

Ehiza barrutiaren aprobetxamendua enkantean

Eslabako Udalak, behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkantea iragartzen du, ondoko ehiza aprobetxamendurako: NA-10209 ehiza barrutia. Errentamendua hamar urteko eperako izanen da, behin betiko adjudikaziotik 2011-2012 denboraldia bukatu arte.

Hasierako prezioa: hogeita bi mila laurehun eta laurogeita hamabi euro eta laurogeita hiru zentimo (22.493,83 euro), BEZa kanpo.

Behin-behineko bermea: 521,83 euro.

Proposamenak, gutunazal itxietan, udal bulegoetan aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, azken eguneko eguerdiko ordu bata arte. Azken egun hori baliogabea bada, epea hurrengo egun baliodunean bukatuko da, ordu berean.

Klausula administratibo eta partikularren plegua udal idazkaritzan dago, interesatuen eskura.

Eslaban, bi mila eta biko maiatzaren hogeita hamaikan. Alkate udalburua, Carlos Javier Bariain Bariain.

Iragarkiaren kodea: a0206654