77. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Eguesibarko Udalaren dirulaguntzen deialdia, gobernuz kanpoko erakundeen proiektuetarako

Eguesibarko Udalak, maiatzaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen deialdi hau onestea:

-Deialdiaren xedea:

Egusibarko Udalak, 2002. urtean, GKEi emanen dizkien dirulaguntzen araubidea ezartzea, hain zuzen ere garapen bidean diren herrialdeekin lankidetza proiektuak gauza ditzaten.

-Eskabideak aurkezteko:

Dirulaguntzen eskabideak osoko bilkurari zuzenduko zaizkio eta bertan deialdiaren laugarren oinarrian aipatutakoak adieraziko dira.

-Eskabideak aurkezteko tokia eta epea

Eguesibarko Udalaren erregistro orokorrean, Herriko Etxean baitago, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean, goizeko bederatzietatik eguerdiko ordu bietara.

Deialdi honen oinarriak Eguesibarko Udalaren bulegoetan (San Martin kalea, 26, Egues) eta telefonoko 012 informazio zenbakian daude.

Eguesen, bi mila eta biko maiatzaren hogeita lauan. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0205917