77. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Gorraizko xehetasun azterlaneko aldaketa hasiera batez onetsita

Eguesibarko Udaleko alkate udalburuak 2002ko maiatzaren 14an ebazpena eman zuen hasiera batez onesteko Gorraitzen Juan Antonio García jaunak -Señorío de Peralta, S.A.ren izenean- sustatu duen 15. unitateko xehetasun azterlaneko aldaketa.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarrean dagoen uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoa betetzeko. Interesatu orok espedientea aztertu eta alegazioak aurkeztu ahalko ditu, hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik ahsita.

Eguesen, bi mila eta biko maiatzaren hamabostean. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0205916