77. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktuak.

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko otsailaren 4an emandako probidentzia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4 artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 02-0447 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Gorka Alaba Amilibia jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko uztailaren 24an emandako premiamendu- probidentziaren aurka (38249/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren lauan.

Jaso da 02-0447 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa; Gorka Alaba Amilibia jaunak aurkeztu du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko uztailaren 24an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (38249/00 zenbakiko udal espedientea).

Errekurtso-idazkiak ez dauka errekurtsogilearen sinadurarik. Beraz, Gorka Alaba Amilibia jaunari hamar egun balioduneko epea ezarriko zaio, probidentzia hau jakinarazi eta biharamunetik hasita zenbatu beharrekoa, egin gabe utzi dituenak egiteko:

Auzitegi honetako Idazkaritzara etorri eta errekurtso- idazkia sinatu.

Hori guztia bat dator uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 11 eta 12.1 artikuluetan ezarritakoarekin, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera. Errekurtsogileari ohartaraziko zaio ezen, eskatutakoa adierazi epean egiten ez badu, jarduketak artxibatzeko aginduko dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruak agindu eta sinatu du. Ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita bian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko urtarrilaren 30ean emandako probidentzia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4 artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 02-0362 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Miguel Angel Izquierdo Fernández jaunak jarri zuen. Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita hamarrean.

Jaso da Miguel Angel Izquierdo Fernández jaunaren idazkia, Auzitegi honetan 02-0362 zenbakiarekin erregistratua.

Ez dakigu zertarako den idazki hori; izan ere, Nafarroako Gobernuaren Ordezkaritzan aurkeztu zen, baina Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzenduta, eta birjarpenezko errekurtsoa dela jartzen du. Hortaz, bidezkoa da errekurtsogileari idazkia zertarako aurkeztu duen argitu dezala eskatzea.

Horregatik, ondokoa

Ebatzi dut: Miguel Angel Izquierdo Fernández jaunari galdetuko zaio goian aipatu idazkiaren helburua zein den, Iruñeko Udalari birjarpenezko errekurtsoa aurkeztea edo Auzitegi honi gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea. Erantzuna idatziz eman behar du, hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Idazkiaren helburua bigarrena bada, errekurritu nahi duen ebazpen edo erabakiaren kopia erantsi behar du

Aurrean aipatutako idazkia hobeki identifikatzeko, probidentzia honen jakinarazpenari idazki horren fotokopia erantsiko zaio.

Adieraziko zaio ezen, agindu zaiona aipatu den epe horretan egiten ez badu, jarduketa hauek artxibatu eginen direla, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruak agindu eta sinatu du. Ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita bian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko otsailaren 19an emandako probidentzia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4 artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 02-0643 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Roberto Alzaga Mendoza jaunak jarri zuen. Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hemeretzian.

Jaso da Roberto Alzaga Mendoza jaunaren idazkia, Auzitegi honetan 02-0643 zenbakiarekin erregistratua.

Ez dakigu zertarako den idazki hori; izan ere, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendu zaio, baina birjarpenezko errekurtsoa dela jartzen du. Hortaz, bidezkoa da errekurtsogileari idazkia zertarako aurkeztu duen argitu dezala eskatzea.

Horregatik, ondokoa

Ebatzi dut: Roberto Alzaga Mendoza jaunari galdetuko zaio goian aipatu idazkiaren helburua zein den, Iruñeko Udalari birjarpenezko errekurtsoa aurkeztea edo Auzitegi honi gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea. Erantzuna idatziz eman behar du, hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Idazkiaren helburua bigarrena bada, errekurritu nahi duen ebazpen edo erabakiaren kopia erantsi behar du.

Gainera, errekurtso-idazkiak ez dauka errekurtsogilearen sinadurarik. Beraz, goian adierazitako epean Auzitegi honetako Idazkaritzara etorri eta idazki hori sina dezala eskatu behar zaio errekurtsogileari.

Aurrean aipatutako idazkia hobeki identifikatzeko, probidentzia honen jakinarazpenari idazki horren fotokopia erantsiko zaio.

Adieraziko zaio ezen, agindu zaiona aipatu den epe horretan egiten ez badu, jarduketa hauek artxibatu eginen direla, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruak agindu eta sinatu du. Ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita bian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko urtarrilaren 23an emandako probidentzia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4 artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 02-0312 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Purificación Salcedo Burgos andreak jarri zuen. Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita hiruan.

Jaso da Purificación Salcedo Burgos andrearen idazkia, Auzitegi honetan 02-0312 zenbakiarekin erregistratua.

Ez dakigu zertarako den idazki hori; izan ere, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean aurkeztu zen, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendurik, eta birjarpenezko errekurtsoa dela jartzen du. Hortaz, bidezkoa da errekurtsogileari idazkia zertarako aurkeztu duen argitu dezala eskatzea.

Horregatik, ondokoa

Ebatzi dut: Purificación Salcedo Burgos andreari galdetuko zaio goian aipatu idazkiaren helburua zein den, Iruñeko Udalari birjarpenezko errekurtsoa aurkeztea edo Auzitegi honi gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea. Erantzuna idatziz eman behar du, hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Idazkiaren helburua bigarrena bada, errekurritu nahi duen ebazpen edo erabakiaren kopia eman behar izango du.

Aurrean aipatutako idazkia hobeki identifikatzeko, probidentzia honen jakinarazpenari idazki horren fotokopia erantsiko zaio.

Adieraziko zaio ezen, agindu zaiona aipatu den epe horretan egiten ez badu, jarduketa hauek artxibatu eginen direla, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruak agindu eta sinatu du. Ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita bian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko martxoaren 13an emandako probidentzia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4 artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 01-1287 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Javier Bacaicoa San Martín jaunak jarri zuen, Iruñeko Udalak U.I. XIXko (Milagrosa) U.O.1 eta U.O.3ko lurrak berriro zatitzeko proiektua behin betiko onesteko hartu zuen erabakiaren aurka. Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

01-1287 zenbakiko G.J.E.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita hiruan.

Jaso da Iruñeko Udalaren txostena, Javier Bacaicoa San Martín jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoari buruzkoa. Errekurtso horrek aurka egiten dio Iruñeko Udalaren erabaki bati, U.I XIXko (Milagrosa) U.O.1 eta U.O.3ko lurrak berriro zatitzeko proiektua behin betiko onesteko erabakiari, hain zuzen.

Errekurtsogileari espedientea eta gainerako jarduketak erakutsiko zaizkio eta Udalaren txostena igorriko zaio, ebazpenean aintzat hartu behar diren gertaerak argitu, ezagutu eta egiaztatzeko froga-diligentziak egitea proposa dezan, egoki iritziz gero, bere eskubideak hobeki defendatzeko.

Proposamen hori bost egun balioduneko epean egin behar da, probidentzia hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hori guztia bat dator uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 15.3 eta 16.1.a) artikuluetan xedatutakoarekin, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruak agindu eta sinatu du; ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita bian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko otsailaren 4an emandako probidentzia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4 artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 02-0426 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Fernando Agorreta Irurzun jaunak jarri zuen, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik isuna ezartzeko ebazpen baten aurka. Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

02-0426 zenbakiko G.J.E.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren lauan.

Jaso da Fernando Agorreta Irurzun jaunak aurkeztu duen gora jotzeko errekurtsoa, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik isuna ezartzeko ebazpen baten aurkakoa.

Errekurtsogileari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, egin gabe utzi dituenak egin ditzala, Auzitegi honetara ondoko agiriak bidaliz:

-Aurkatu nahi duen ebazpen edo erabakia (10534/01 zenbakiko udal espedientea).

Hori guztia bat dator uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 11 eta 12.1 artikuluetan ezarritakoarekin, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera. Errekurtsogileari ohartaraziko zaio ezen, eskatutakoa adierazi epean egiten ez badu, jarduketak artxibatzeko aginduko dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruak agindu eta sinatu du. Ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita bian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko martxoaren 15ean emandako probidentzia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4 artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 02-1146 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Miguel Angel Echevarría Roca jaunak jarri zuen, zirkulazioko arauak hausteagatik isuna ezartzeko ebazpen baten aurka. Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hamabostean.

Jaso da 02-1146 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa. Miguel Angel Echevarría Roca jaunak jarri du errekurtso hori, zirkulazioko arauak hausteagatik isuna ezartzeko ebazpen baten aurka.

Betekizun batzuk bete gabe daudela oharturik, errekurtsogileari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, egin gabe utzi dituenak egin ditzala, Auzitegi honetara ondoko agiriak bidaliz:

1. Errekurtsogilearen helbidea, jakinarazpenak bertara bidaltzeko, eta NAN zenbakia.

2. Errekurritu nahi duen ebazpen edo erabakia (1119601 zenbakiko udal espedientea).

Hori guztia bat dator uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 11 eta 12.1 artikuluetan ezarritakoarekin, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera. Errekurtsogileari ohartaraziko zaio ezen, eskatutakoa adierazi epean egiten ez badu, jarduketak artxibatzeko aginduko dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruak agindu eta sinatu du. Ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita bian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko urtarrilaren 31n emandako probidentzia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4 artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 02-0340 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen. José María Pérez Martín jaunak jarri zuen errekurtso hori, betearazpen-bideko erreklamazio bati buruz Iruñeko Udaleko Derrigorrezko Dirubilketa Agentziak egin zion jakinarazpenaren aurka. Hona probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

02-0340 zenbakiko G.J.E.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita hamaikan.

Jaso da José María Pérez Martín jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa, betearazpen-bideko erreklamazio bati buruz Iruñeko Udaleko Derrigorrezko Dirubilketa Agentziak egin zion jakinarazpenaren aurkakoa.

Errekurtsogileari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, egin gabe utzi dituenak egin ditzala, Auzitegi honetara ondoko agiriak bidaliz:

-Errekurtsoa jarri zaion jakinarazpena, Derrigorrezko Dirubilketa Agentziarena.

Hori guztia bat dator uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 11 eta 12.1 artikuluetan ezarritakoarekin, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera. Errekurtsogileari ohartaraziko zaio ezen, eskatutakoa adierazi epean egiten ez badu, jarduketak artxibatzeko aginduko dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruak agindu eta sinatu du. Ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita bian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko urtarrilaren 7an emandako 26 zenbakiko ebazpen-probidentzia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluetan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4 artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 01-4123 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, María Begoña Iturria Oronoz andreak jarri zuen, tiket edo egoiliar-txartel baliodunik gabe aparkatzeagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko irailaren 26an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (26861/01 zenbakiko udal espedientea). Hona ebazpen-probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"26 zenbakiko ebazpen-probidentzia

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikidea: Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren zazpian.

01-4123 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu da. María Begoña Iturria Oronoz andreak jarri zuen errekurtso hori, tiket edo egoiliar-txartel baliodunik gabe aparkatzeagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko irailaren 26an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (26861/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Errekurtsogileak instrukziorako diligentziak egitea proposatu zuen, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 16.1.a) artikuluan xedatutakoari jarraituz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako idazkeraren arabera.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra. Aipatu Foru Dekretuaren 16.1 artikuluan ezarritakoaren indarrez, "alde batek eskaturik, Nafarroako Administrazio Auzitegiak frogako epe bat ireki ahal izanen du, ez hogeita hamar egun baliodun baino gehiagokoa, ez hamar baino gutxiagokoa ere, egoki jotzen dituen frogak egin ahal izateko."

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa

Erabaki du: Errekurtsogileak proposatutako agiri-froga bidezkoa dela deklaratzea, eta hori gauzatzeko bai errekurtsoarekin batera aurkeztutako agiriak, bai Iruñeko Udalak igorritako administrazio espedientea osatzen dutenak kopiatutzat ematea.

Alboan adierazi diren jaunek agindu eta sinatu dute. Roberto Rubio. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria".

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita bian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko martxoaren 5ean emandako 389 zenbakiko ebazpen-probidentzia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluetan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4 artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 02-0439 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen. Luciano Elcarte Gil jaunak jarri zuen errekurtso hori, Barañaingo Alkate-Udalburuak 2001eko azaroaren 21ean emandako ebazpen baten aurka, horren bidez birjarpenezko errekurtso bat ezetsi baitzen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik isuna ezartzeko Alkate-Udalburuak berak 2001eko urriaren 16an eman zuen ebazpenaren aurkakoa (472/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"389 zenbakiko ebazpen-probidentzia

Mahaiburua:: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren bostean.

02-0439 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu da. Luciano Elcarte Gil jaunak jarri zuen errekurtso hori, Barañaingo Alkate-Udalburuak 2001eko azaroaren 21ean emandako ebazpen baten aurka, horren bidez birjarpenezko errekurtso bat ezetsi baitzen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik isuna ezartzeko Alkate-Udalburuak berak 2001eko urriaren 16an eman zuen ebazpenaren aurkakoa (472/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Errekurtsogileak instrukziorako diligentziak egitea proposatu zuen, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 16.1.a) artikuluan xedatuari jarraituz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako idazkeraren arabera.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra. Aipatu Foru Dekretuaren 16.1 artikuluan ezarritakoaren indarrez, "alde batek eskaturik, Nafarroako Administrazio Auzitegiak frogako epe bat ireki ahal izanen du, ez hogeita hamar egun baliodun baino gehiagokoa, ez hamar baino gutxiagokoa ere, egoki jotzen dituen frogak egin ahal izateko."

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa

Erabaki du: Errekurtsogileak proposatutako agiri-froga bidezkoa dela deklaratzea, eta hori gauzatzeko bai errekurtsoarekin batera aurkeztutako agiriak, bai Barañaingo Udalak igorritako administrazio espedientea osatzen dutenak kopiatutzat ematea.

Alboan adierazi diren jaunek agindu eta sinatu dute. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria".

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita bian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko urtarrilaren 16an emandako 113 zenbakiko ebazpen-probidentzia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluetan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4 artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 01-4860 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; Hilario Redondo Insausti jaunak jarri zuen errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Antsoaingo Udaleko Alkatetzak 2001eko urriaren 4an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (331/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"113 zenbakiko ebazpen-probidentzia

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna

Mahaikidea: Gabriel Casajús Gabari jauna

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hamaseian.

01-4860 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu da. Hilario Redondo Insausti jaunak jarri zuen errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Antsoaingo Udaleko Alkatetzak 2001eko urriaren 4an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (331/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Errekurtsogileak instrukziorako diligentziak egitea proposatu zuen, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 16.1.a) artikuluan xedatuari jarraituz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako idazkeraren arabera.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra. Aipatu Foru Dekretuaren 16.1 artikuluan ezarritakoaren indarrez, "alde batek eskaturik, Nafarroako Administrazio Auzitegiak frogako epe bat ireki ahal izanen du, ez hogeita hamar egun baliodun baino gehiagokoa, ez hamar baino gutxiagokoa ere, egoki jotzen dituen frogak egin ahal izateko."

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa

Erabaki du: Errekurtsogileak proposatutako agiri-froga bidezkoa dela deklaratzea, eta hori gauzatzeko bai errekurtsoarekin batera aurkeztutako agiriak, bai Antsoaingo Udalak igorritako administrazio espedientea osatzen dutenak kopiatutzat ematea.

Alboan adierazi diren jaunek agindu eta sinatu dute. Roberto Rubio. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria".

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita bian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko urtarrilaren 16an emandako 118 zenbakiko ebazpen-probidentzia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluetan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4 artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 01-2733 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; María Jesús Lizasoáin Lacarra andreak jarri zuen errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 19an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (14011/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"118 zenbakiko ebazpen-probidentzia

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna

Mahaikidea: Gabriel Casajús Gabari jauna

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hamaseian.

01-2733 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu da. María Jesús Lizasoáin Lacarra andreak jarri zuen errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 19an eman zuen premiamendu- probidentziaren aurka (14011/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Errekurtsogileak instrukziorako diligentziak egitea proposatu zuen, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 16.1.a) artikuluan xedatuari jarraituz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako idazkeraren arabera.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra. Aipatu Foru Dekretuaren 16.1 artikuluan ezarritakoaren indarrez, "alde batek eskaturik, Nafarroako Administrazio Auzitegiak frogako epe bat ireki ahal izanen du, ez hogeita hamar egun baliodun baino gehiagokoa, ez hamar baino gutxiagokoa ere, egoki jotzen dituen frogak egin ahal izateko."

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa

Erabaki du: Errekurtsogileak proposatutako agiri-froga bidezkoa dela deklaratzea, eta hori gauzatzeko bai errekurtsoarekin batera aurkeztutako agiriak, bai Iruñeko Udalak igorritako administrazio espedientea osatzen dutenak kopiatutzat ematea.

Alboan adierazi diren jaunek agindu eta sinatu dute. Roberto Rubio. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria".

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita bian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko otsailaren 4an emandako 202 zenbakiko ebazpen-probidentzia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluetan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4 artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 01-5024 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Laura María Irigoyen andreak jarri zuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zuen zehapen- ebazpenaren aurka (173482/00 zenbakiko udal espedientea). Hona ebazpen-probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"202 zenbakiko ebazpen-probidentzia

Mahaiburua:: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren lauan.

01-5024 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu da. Laura María Irigoyen andreak jarri zuen errekurtso hori, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (173482/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Errekurtsogileak instrukziorako diligentziak egitea proposatu zuen, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 16.1.a) artikuluan xedatuari jarraituz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako idazkeraren arabera.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Aipatu Foru Dekretuaren 16.1 artikuluan ezarritakoaren indarrez, "alde batek eskaturik, Nafarroako Administrazio Auzitegiak frogako epe bat ireki ahal izanen du, ez hogeita hamar egun baliodun baino gehiagokoa, ez hamar baino gutxiagokoa ere, egoki jotzen dituen frogak egin ahal izateko."

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa

Erabaki du:

Lehenengoa. Errekurtsogileak proposatutako agiri-froga bidezkoa dela deklaratzea, eta hori gauzatzeko bai errekurtsoarekin batera aurkeztutako agiriak, bai Iruñeko Udalak igorritako administrazio espedientea osatzen dutenak kopiatutzat ematea.

Bigarrena. Ez da bidezkoa errekurtsogileak proposatu duen lekukotasun-froga, ez delako beharrezkotzat jotzen ebazpena emateko.

Alboan adierazi diren jaunek agindu eta sinatu dute. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria".

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita bian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko urtarrilaren 15ean emandako 110 zenbakiko ebazpen-probidentzia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluetan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4 artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 01-1998 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; Benito Aldunate Sola jaunak jarri zuen errekurtso hori, Arrotxapeko P 9A poligonoko lurrak berriro zatitzeko proiektua, behin-behineko likidazio kontua eta balorazioen espedientea behin betiko onesteari buruz Iruñeko Udalak 2001eko otsailaren 12an hartu zuen erabakiaren aurka. Hona Auzitegi honen probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"110 zenbakiko ebazpen-probidentzia

Mahaiburua: Juan Luis Beltrán Aguirre jauna

Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra eta María Jesús Moreno Garrido andrea.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hamabostean.

01-1998 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu da. Benito Aldunate Sola jaunak jarri zuen errekurtso hori, Arrotxapeko P 9A poligonoko lurrak berriro zatitzeko proiektua, behin-behineko likidazio kontua eta balorazioen espedientea behin betiko onesteari buruz Iruñeko Udalak 2001eko otsailaren 12an hartu zuen erabakiaren aurka.

Egitezko aurrekariak

1. 2001eko maiatzaren 2an Benito Aldunate Sola jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen, Arrotxapeko P 9A poligonoko lurrak berriro zatitzeko proiektua, behin- behineko likidazio kontua eta balorazioen espedientea behin betiko onesteari buruz Iruñeko Udalak 2001eko otsailaren 12an hartu zuen erabakiaren aurka. Errekurtso hori 01-1998 zenbakiarekin tramitatu da Auzitegi honetan.

2. Auzitegi honek, 2001eko maiatzaren 8ko probidentziaren bidez, Iruñeko Udalari eskatu zion administrazio espedientea igortzeko eta espedientean interesatutzat ageri diren guztiei epea jartzeko Auzitegi honetara ager zitezen, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera.

3. Carlos Hermida Santos jauna ordezkari zuela, VLV Inmuebles S.L.k, Auzitegi honetan 2001eko abuztuaren 20an sartu zen idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtso honetan bera agertutzat emateko eskatu zuen.

4. 2001eko abenduaren 10eko probidentziaren bidez, eta arestian aipatu 173/1999 Foru Dekretuaren 15.1 eta 16.2 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, Carlos Hermida Santos jaunak ordezkatutako VLV Inmuebles S.L.ri errekurtsoa igorri zitzaion eta espedientea ikusteko aukera eman zitzaion, eta hamar egun balioduneko epea eman zitzaion alegazioak egiteko, egokitzat jotzen zituen agiri eta frogagiriak aurkezteko eta instrukzio-diligentziak proposatzeko; tramite hori ez da egin.

Zuzenbideko oinarriak

Bakarra.-Maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren 15.1 artikuluan ondokoa xedatu da: "Nafarroako Administrazio Auzitegiak errekurtsoa igorri eta espedientea erakutsi egin behar die gainerako interesatuei, beraiek, hamar eta hamabost egun baliodun bitarteko epean, alegazioak egin eta egoki deritzeten agiri eta frogagiriak aurkez ditzaten".

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Erabaki du: Carlos Hermida Santos jauna ordezkari duen VLV Inmuebles S.L. agertutzat ematea gora jotzeko errekurtso honetan, gainerako legezko interesatu gisa, eta aurrerantzean diligentziak jaun horrekin egin daitezela agintzea.

Alboan adierazi diren jaun-andreek agindu eta sinatu dute. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. María Jesús Moreno. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria".

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita bian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko urtarrilaren 21ean emandako 156 zenbakiko ebazpen-probidentzia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluetan ezarri den bezala errekurtsogileari jakinaraztea. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4 artikuluan agintzen duena. Probidentzia hori 02-0202 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan eman zen; errekurtsoa, berriz, Orlando Vigor Ascunce jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko azaroaren 5ean eman zuen premiamendu- probidentziaren aurka (491834/00 zenbakiko udal espedientea). Hona ebazpen-probidentziaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"156 zenbakiko ebazpen-probidentzia

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikidea: Gabriel Casajús Gabari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita batean.

Orlando Vigor Ascunce jaunak 02-0202 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan egin duen etendura-eskaera aztertu da. Errekurtso horretan aurka egin zaio Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko azaroaren 5ean eman zuen premiamendu- probidentziari; probidentzia horren helburua trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainaraztea da (491834/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak.

1. 2001eko abenduaren 28an gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zen trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko azaroaren 5ean emandako premiamendu- probidentziaren aurka (491834/00 zenbakiko udal espedientea), eta errekurtsoan aurkatutako egintzaren betearazpena eteteko eskatu zen.

Zuzenbideko oinarriak

Bakarra.-Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 339.1 artikuluak ezarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aurkezteak ez duela berekin ekarriko aurkatutako egintza edo erabakiaren betearazpena etetea; artikulu bereko bigarren paragrafoak dioenez, "gora jotzeko errekurtsoa izapidetzen den bitartean, Nafarroako Administrazio Auzitegiak ezin izanen du haren xede diren egintzen edo erabakien betearazpena eten". Xedapen hori hitzez hitz errepikatzen da Lege horren garapenerako Erregelamenduaren 8. artikuluan, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuan horri eman zaion idazkeraren arabera. Beraz, Auzitegi honek ez du egintza horren betearazpena eteteko eskurantzarik.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak ondokoa

Erabaki du: Deklaratzea ezin zaiola aurkatutako egintzaren betearazpena eteteko eskariari baiezkoa eman, gora jotzeko errekurtso honetan errekurtsogileak eskatzen duen bezala.

Alboan adierazi diren jaunek agindu eta sinatu dute. Roberto Rubio. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria".

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita bian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Iragarkiaren kodea: