77. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea, hau da, 5/2002 zehapen prozeduraren instruktorearen ebazpen-proposamenarena. Beraz, ediktu honen bidez beteko da Administrazio Prozedurari buruzko lege indardunaren 59.4 artikuluan xedatua:

"EBAZPEN PROPOSAMENA, 5/2002 zehapen-prozeduraren instruktorearena. Aipatu zehapen-espedientea Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak ireki zion M.ª Angeles Germán López andreari (N.A.N.: 18.209.715), otsailaren 8ko 13/2002 Foru Aginduaren bidez, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren ustezko arau-hauste batengatik, Zizur Nagusiko Santa Cruz kaleko 15. zenbakian dagoen "GOYBI" izeneko establezimenduaren jabe den aldetik.

1.-Frogatutako gertakariak.

Lehena.-2002ko urtarrilaren 13an 20:00etan, Guardia zibila agertu zen "GOYBY" izeneko establezimenduan, ikuskapen bat egitera, Zizur Nagusiko Santa Cruz kaleko 15. zenbakian.

Ikuskapena eginik, eta aginduzko dokumentazioa jabeari eskatu eta gero, zehapen bat ezartzen zitzaiola adierazi zitzaion, "erreklamazio liburu edo orririk ez izateagatik edo jendeari erakustera ukatzeagatik".

Bigarren.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak, urtarrilaren 13an emandako 13/2002 Foru Aginduaren bidez, María Angeles German López andrearen aurkako zehapen prozedurari hasiera eman zitzaion, ikuskizun publikoen eta josteta jardueren erregulazioaren aurkako arau bat hausteagatik.

Ezinezkoa izan denez Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 eta 135. artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea, hau da aipatu Foru Aginduarena, Zizurko Udaletxeko iragarki-oholean eta 2002ko apirilaren 5eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazi zen.

2.-Aurkezturiko deskarguen balorazioa.

Espedientatuak ez du alegaziorik aurkeztu horretarako ezarritako epean.

Zehapen-ahalmena erabiltzeko prozeduraren Erregelamendua onesten duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 16. artikuluari jarraikiz, 15 egun igaroz gero alegazio, agiri edo jakinarazpenik aurkeztu eta frogarik proposatu gabe, jarraipena emanen zaio prozedurari.

3.-Tipifikazio juridikoa.

Gertatua, frogatutzat emana baitago, ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 8.2.d) artikuluan ezarritakoaren kontrako arau-haustea da. Foru Lege horretako 23.10 artikuluan arau-hauste larritzat jotzen da.

4.-Ebazpen-proposamena.

Horiek horrela, zehapen-ahalmena erabiltzeko prozeduraren Erregelamendua onesten duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 18. artikuluari eta ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 26.2 artikuluari jarraikiz, María Angeles Germán López andreari (N.A.N.: 18.209.715), "GOYBI" ostatuko titularra baita (Zizur Nagusia, Santa Krutz kalea 15), 601,02 euroko isuna ezartzea proposatzen da aipatu Foru Legearen 8.2.d) artikulua hausteagatik.

Eta horren guztiaren berri ematen zaio interesatuari, ebazpen-proposamen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita 15 egun balioduneko epean alegazioak eta egoki iruditzen zaizkion agiriak aurkez ditzan. Espedientea Barne Zuzendaritza Nagusiko bulegoetan egonen da ikusgai, (Karlos III.a etorbidea, 2, beheko solairua, 31002, Iruña).

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamahiruan.-Instruktorea, Purificación González Merchán".

Iruñean, bi mila eta bateko abuztuaren hogeita zazpian.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin".

Iragarkiaren kodea: A0206250