76. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Jarduera sailkatua

Abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean (1989ko abenduaren 15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan (1990eko martxoaren 2ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udaleko bulegoetan ikusgai egonen dela 15 egunez ondotik zehazten den instalazioari buruzko espedientea eta epe horretan bidezko juzkatzen diren erreklamazioak egiten ahal direla.

Eskatzailea: Balsas Campo-Nuevo, S.L. Jarduera: kiroletarako eta aisiarako gunea (zakurtegia eta zalditegiak). Tokia: 9. poligonoko 171 eta 669-672 lurzatiak, Tutera-Iruña errepidearen eta Tutera-Ejea de los Caballeros errepidearen arteko bidegurutzearen ondoan(024/02).

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta biko ekainaren bostean. Zinegotzi delegatua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0206333