76. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Zangozako Udal Planeko AR-1 banaketa eremuko UE-1 + UE- 2 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2002ko ekainaren 7ko osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea José Miguel Galle Roncal jaunak, Zangozako Udal Planeko AR-1 banaketa eremuko UE-1 UE-2 exekuzio unitatearen Konpentsazio Batzordea ordezkatuz, aurkeztu duen proiektua, aipatu unitate hori urbanizatzeko, baldintza hauei jarraituz:

-Jendaurreko aldian, behin betiko onespena baino lehen, espedienteari gehituko zaio udal arkitektoaren txostenean -espedientean dago- jasotako inguruabarrak osatu eta azaltzen dituen dokumentazio teknikoa.

-Proiektuan pasabide goratuak sartzeko aukera aztertzea, ibilgailuen abiadura moteltzeko.

2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean -iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita- interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Zangozan, bi mila eta biko ekainaren hamarrean. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0206656