76. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A I E G I

Enkante publikoa, osasun kontsultegirako eraikina egiteko obrak adjudikatzeko

Aiegiko Udalak enkantea eginen du obra hau kontratatzeko:

-Kontratuaren xedea: osasun kontsultategirako eraikina egitea.

-Adjudikatzeko bidea: enkante publikoa; prozedura irekia.

-Kontrataren aurrekontua: 260.971,34 euro (BEZa barne).

-Obra burutzeko epea, gehienez ere: hamar hilabete.

-Behin-behineko bermea: kontrataren aurrekontuaren % 2.

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan ageri dena.

-Eskaintzen aurkezpena: Aiegiko Udalaren erregistro orokorrean, hamalau egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko eguerdiko ordu bata baino lehen. Egun hori baliogabea bada, epea hurrengo egun baliodunean bukatuko da, ordu berean. Eskaintzak deialdi honen bukaeran agertzen den ereduari jarraituz aurkeztuko dira.

-Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta eguna: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hamargarren egun baliodunean, eguerdiko ordu batean.

Proiektua eta klausula administratibo orokorren, partikularren eta agindu tekniko eta ekonomikoen pleguak interesatuen eskura daude Udaleko bulegoetan eta Sericolor dendan (Urederra ibaia, 7, Lizarra).

Aiegin, bi mila eta biko ekainaren zazpian. Alkate udalburua, José Artiz Segura.

PROPOSAMEN EKONOMIKOEN EREDUA

Izena: .......... Helbidea: ............ NANa: ...........

Nire izenean edo merkataritza elkarte hau ordezkatuz: ......................

Aiegiko Udalak osasun kontsultategia eraikitzeko iragarritako ekantearen berri izan dut eta hura osorik egiteko konpromisoa hartzen dut, prestatutako proiektuari hertsiki jarraituz eta klausula administratibo partikularren eta agindu teknikoen pleguak betez, hain zuzen ere zenbateko honen aldera: ........... (letraz eta zenbakiz, BEZaren % 16 barne) ............ euroak hau da, hasierako prezioa ehuneko ....... merkatuta (....... euro).

...........(n), 2002ko ........aren ......(e)an.

Iragarkiaren kodea: A0206655