76. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 24a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

626/2002 EBAZPENA, maiatzaren 17koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Osasun Arloko Kudeaketako teknikari izateko 4 lanpostu merezimendu-lehiaketa eta lekualdatze bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, azaroaren 20ko 1606/2001 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Osasun Arloko Kudeaketako teknikari izateko 4 lanpostu merezimendu-lehiaketa eta lekualdatze bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2002ko urtarrilaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara (11. zk.).

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendariak, martxoaren 13ko 309/2002 Ebazpenaren bidez, deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu denez, bidezko da deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskurantzei jarraituz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko Osasun Arloko Kudeaketako teknikari izateko 4 lanpostu merezimendu-lehiaketa eta lekualdatze bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:

-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzutik lekualdatzeko txanda.

Onartuak:

DOMINGUEZ MARCOS, MARIA INES

Baztertuak:

LABAYEN ARBE, CARMEN (1)

(1) 2.1.1.b) oinarrian eskaturiko betebeharrak betetzen dituela ez frogatzeagatik.

2. Epaimahaiaren osaera aldatu eta hauexek izendatzea langileen ordezkari:

Titularra: Manuel Visus Eraso, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek hautatua.

Ordezkoa: María Luisa García San Martín, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek hautatua.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerako Zerbitzuari, Deialdiak Izapidatzeko Unitateari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamazazpian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: A0206142