76. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A K U N T Z A

Hasierako onespena arau subsidiarioetako aldaketari

Udalbatzak, 2002ko maiatzaren 31n egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lakuntzako Arau Subsidiarietako UAU 4.1ri dagokion proiektua, arau subsidiarioetako aldaketa puntuala dakarrena, Arsenio Perez Vieitez jaunak eta beste batzuek sustatua. Halaber, erabaki zuen jendaurrean ateratzea dagoen dokumentazioa, hilabeteko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.

Lakuntzan, bi mila eta biko ekainaren hiruan. Alkatea, Sokorro Artieda Flores.

Iragarkiaren kodea: A0206304