76. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Obren kontratua

Zangozako Udalak lizitaziorako deia egin du, honako obra hau kontratatzeko:

Kontratuaren xedea: "Herriko sareak berritzea eta zoladura ematea, 5. fasea (Enrique de Labrit kalea eta zeharkaleak, Caballeros kalea eta zeharkalea, eta Estudio kalea) eta Aragon ibaiaren eskuinaldea".

Adjudikatzeko prozedura: irekia.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa.

Kontrataren aurrekontua: 1.164.461,75 euro, BEZa barne (193.750.133 pezeta).

Behin-behineko fidantza: kontrataren aurrekontuaren % 2.

Lanak egiteko epea: zortzi hilabete.

Proposamenak aurkezteko lekua eta epea: Udalaren erregistro orokorrean, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita, azken eguneko hamahiruak baino lehen.

Aurkeztu beharreko dokumentuak: klausula administratiboen pleguan ageri direnak.

Proposamen ekonomikoak irekitzeko lekua eta eguna: Udaletxeko osoko bilkuren aretoan, eskaintzak aurkezteko epea amaitu ondoko zazpigarren egun balioduneko eguerdiko hamabietan.

Proiektua eta klausula administratiboen plegua Rubio paperdendan (Bergamín kalea, 10, Iruña) eta udal bulegoetan daude, interesatuen eskura.

Zangozan, bi mila eta biko ekainaren hiruan. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0206355