76. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R T A X O A

E D I K T U A

Artaxoako Udalak, 2002ko maiatzaren 31n egin osoko bilkura arruntean, legeak eskatu quorumaz, aho batez erabaki zuen Udalaren 2002ko aurrekontu bakarra hasiera batez onestea.

Agiriak Udalaren idazkaritzan daude jendearen eskura, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamabost egun baliodunetan herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Artaxoan, bi mila eta biko ekainaren hiruan. Alkatea, Jesús Zabalegui Jimeno.

Iragarkiaren kodea: A0206352