76. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R R U A Z U

Udaletxea zaharberritzeko obren lizitazioa

Arruazuko Udalak, 2002ko maiatzaren 8an egin osoko bilkuran, ondoren zehaztuko den obra kontratuaren lizitazioa egitea erabaki zuen:

Xedea: Arruazuko Udaletxea zaharberritzeko obren lehen fasea.

Prozedura: irekia.

Adjudikazio bidea: enkantea.

Aurrekontua: 242.300,10 euro (BEZa, IMa eta gastu orokorrak barne).

Egiteko epea: 8 hilabete.

Enpresa sailkapena: C taldea, 04 azpitaldea, C kategoria.

Eskaintzak non eta noiz aurkeztu: Arruazuko Udalaren idazkaritzan (Uharte-Arakilgo Udala), 10etatik 14etara, hogeita sei (26) egun naturaletan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Agiriak: proiektu teknikoa eta obren adjudikazioa arautuko duten administrazio klausula partikularren plegua interesatuen eskura daude Txartel kopia dendan (Laz Paz kalea, Altsasu).

Proposamenak noiz ireki: bosgarren egun baliodunean, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoren.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Arruazun, bi mila eta biko maiatzaren hamazazpian. Alkatea, Jesús María Bergera Gorriti.

Iragarkiaren kodea: A0206350