76. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I T U R E N

Herriko Ostatua eta etxebizitza errentan

Iturengo Udalak, 2002ko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, enkante publikorako deia egitea erabaki zuen, Iturengo Herriko Ostatuko taberna eta jatetxe zerbitzua errentan emateko eta horrekin batean, Kontseilu karrikako 38an dagoen etxebizitza esleitzeko, bertzeak bertze baldintza hauei jarraikiz:

Errentamenduaren iraupena: 10 urte, bertze 5 urtetan luzatzen ahal direnak.

Errenta: 2 osagai hauek ditu:

-15.100 euroko sari finkoa edo errenta aitzinatua, gehi B.E.Z.ari dagokion % 16.

-Urteko errenta, 480 eurokoa, gehi BEZaren % 16. Horixe izanen da hasierako prezioa.

Eskaintzak aurkezteko epea: eskaintzak Iturengo Udaleko idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamabortz egun balioduneko epearen barnean, horretarako onetsitako baldintza administratiboen pleguan adierazten den gisara.

Behin-behineko fidantza: 1.500 euro.

Proposamenak irekitzea: Udalaren osoko bilkuran irekiko dira, eskaintzak aurkezteko epea akitutakoan.

Klausula administratibo partikularren plegua interesatuen eskura dago udal idazkaritzan.

Iturenen, bi mila eta biko ekainaren lauan. Alkatea José María Gorosterrazu Elizalde.

E R A N S K I N A

Eskabide eredua

Izena:

Bizilekua:

Probintzia:

Helbidea:

N.A.N. zenbakia: ................

Berez ez bada, hau ordezkatuz: (ordeztuaren izena eta datuak paratu).

Iturengo Herriko Ostatua errentan emateko eta Kontseilu karrikako 38ko etxebizitza esleitzeko enkanterako iragarkiaren berri izanik, ...........(e)ko .....aren ....(e)ko .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman baitzen argitara, eta hartan parte hartzeko baldintza eta betebeharren berri izanik, onartua izan dadin eskatzen du, aldez aurretik adierazten baitu baldintza administratibo eta tekniko guztiekin bat heldu dela.

Horretarako, enkantearen klausulen pleguak aipaturiko 1 eta 2 zenbakiko kartazalak, "agiriak" eta "proposamenak", ere aurkezten ditu, eta hitza ematen du enkantearen xede den zerbitzua bere gain hartuko duela, aipatu klausulei eta egiten duen eskaintzaren baldintzei hertsiki lotuz.

..........(e)n, .....(e)ko ........aren ....(e)an.

(Sinadura)

Iragarkiaren kodea: a0206576