76. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Elbeten sareak berritzeko eta zoladura obrak kontratatzeko lehiaketa

Modalitatea: lehiaketa irekia.

Xedea: Elbeten sareak berritzeko eta zoladura obretako proiektuen lanak gauzatzea.

Mota: lan horiek kontrata bidez burutzeko aurrekontua 247.606,72 eurotakoa da, BEZa barne.

Enpresaren sailkapena: E-1-d, G-4-c eta I-1-b.

Proposamenak aurkezteko: Udaleko erregistro nagusian aurkeztu behar dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hogeita sei egun naturaleko epean.

Behin-behineko fidantza: Baztango Udaleko Gordailuzaintzan 4.952,13 euro, dirutan edo legezko abalaren bidez utzi izanaren frogagiria.

Agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan agertzen direnak.

Proposamenak irekitzea: aurkeztutako proposamen ekonomikoak Baztango Udalean irekiko dira, jendaurreko ekitaldian, proposamenak aurkezteko epea bukatzen den egunetik, hamargarren egun balioduneko eguerdiko ordu batean.

Klausula administratibo partikular eta teknikoen plegua bai eta lanaren proiektua ere, lehiatzaileen eskura daude, Udaleko bulegoetan, Elizondon.

Elizondon, bi mila eta biko ekainaren lauan. Alkatea, sinadura ulertezina.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena .............,bizilekua .............., helbidea .............., N.A.N. zkia. ...., nire izenean edo ondoko hau ordezkatuz ................... (idatzi dagokiona) ........................ lanen kontratua lehiatzeko proiektua nahiz klausula administratibo partikularren plegua ezaguturik, lan horiek osorik egiteko konpromisoa hartu dut, aipatu agiriei hertsiki lotuz eta ................. (letraz) ........... eurotan, gehi BEZari dagozkion .......... (letraz) ............., guztira ............... (letraz eta zenbakiz) .............. egiten baitute.

Tokia, eguna eta sinadura

Iragarkiaren kodea: a0206575