III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Lehiaketa publikoa "Compañíako Etxea" emakumeendako argibide eta prestakuntzarako multimedia-gunearen zerbitzu publikoaren kuadeaketa kontratatzeko
Iruñeko Udalak 2002ko ekainaren 6an hartutako erabakiaren bidez, "Compañíako Etxea" emakumeendako argibide eta prestakuntzarako multimedia-gunearen zerbitzu publikoaren kuadeaketa kontratatzeko klausula administratiboen eta baldintza teknikoen plegua onetsi da: kontratazioa lehiaketa publiko bidez eginen da, betiere ondoko baldintza orokorrekin bat:
Oinarrien xedea: Aipatu dena.
Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.
Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 141.429 euro.
Oinarriak jasotzeko: Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean, Casa Marceliano etxean (Merkatuko kalea, 7-9), eta Emakumearen Zinegotzigoan (Zapateria k., 40 - 4. sol.)
Eskaintzak aurkezteko: Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean, hogeita zazpigarren egun naturaleko 14:00ak bitartean, behin iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean. Gizarte Ekintzako zinegotzi delegatua, Eradio Ezpeleta Iturralde.
Iragarkiaren kodea: a0206574