76. ALDIZKARIA - 2002ko ekainaren 24a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

VILLAMAYOR DE MONJARDIN

Villamayor de Monjardingo Udal Plana prestatzeko lehiaketa

Kontratuaren xedea: Villamayor de Monjardingo Hirigintzako Udal Plana prestatzeko lan talde teknikoaren kontratazioa.

Esleitzeko bidea: Lehiaketa, prozedura irekiaren bidez.

Lehiaketaren aurrekontua: 15.686,42 euro. BEZa barne.

Eskaintzak aurkezteko epea: Hogeita sei egun, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, azken eguneko eguerdiko hamabiak arte.

Dokumentazioa eskuratzea: Iguzkitzako Herriko Etxea, astelehen, asteazken eta ortzegunean, telefonoa: 948-537068, bulegoko ordutegian.

Aurkeztu beharreko dokumentuak: Administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak.

Proposamen ekonomikoak irekitzeko ekitaldia: Dokumentazio orokorra (B gutunazala) ireki eta seigarren egun baliodunean, goizeko hamaiketan.

Villamayor de Monjardinen, bi mila eta biko ekainaren lauan. Alkatea, María Puy Goñi Ayúcar.

Iragarkiaren kodea: A0206514